Kopiatu taula

Taula bat kopiatzeko, taula hori datu-baseen fitxategi-leihoko taula-eremura arrastatu eta jaregin dezakezu. Kopiatu taula elkarrizketa-koadroa agertuko da.

Taularen izena

Kopiaren izena zehazten du. Datu-base batzuek zortzi karaktere edo gutxiago dituzten izenak bakarrik onartzen dituzte.

Aukerak

Definizioa eta datuak

Datu-baseko taularen 1:1 kopia sortzen du. Taularen definizioa eta datu guztiak kopiatzen dira. Taularen definizioan datu-eremu desberdinetako taularen egitura eta formatua sartzen dira, baita eremu-propietate bereziak ere. Eremu-edukiak datuak eskaintzen ditu.

Definizioa

Taularen definizioa bakarrik kopiatzen du, eta ez dagozkion datuak.

Taula ikuspegi gisa

Datu-baseak Ikuspegiak onartzen baditu eta aukera hau hautatzen baduzu, kontsulta bat sortuko da, taula modura, taula-edukiontzian. Aukera honen bidez kontsultaren emaitza taula-ikuspegi arrunt gisa ikusi dezakezu. Taula "Select" SQL instrukzioaren bidez iragaziko da ikuspegian.

Erantsi datuak

Kopiatu beharreko taularen datuak lehendik dagoen taula batean eransten ditu.

Taularen definizioak berdina izen behar du datuak kopiatu ahal izateko. Datuak ezingo dira kopiatu helburu-taulako datu-eremuak iturburu-taulako datu-eremuaren formatu berdina ez badu.

Parekatu datu-eremuen izenak Kopiatu taula elkarrizketa-koadroan, Aplikatu zutabeak orrian.

Datuak erantsi ezin badira, eremu-zerrenda bat ikusiko duzu Zutabe-informazioa elkarrizketa-koadroan. Eremu horietako datuak ezin dira kopiatu. Elkarrizketa-koadro hori Ados botoiaren bidez berresten baduzu, zerrendan agertzen ez diren datuak bakarrik erantsiko dira.

Ohar-ikonoa

Datuak eranstean helburu-taulako eremuek iturburu-taulakoek baino eremu-luzera txikiagoa badute, iturburu-datuen eremuak automatikoki trunkatuko dira helburu-taulako eremu-luzerekin bat etortzeko.


Sortu lehen mailako gakoa

Lehen mailako gakoa izango den datu-eremu bat sortzen du automatikoki, eta balioekin betetzen du. Eremu hori beti erabili beharko zenuke, lehen mailako gakoak erabilgarri egon behar baitu beti taula editatu ahal izateko.

Izena

Sortutako lehen mailako gakoaren izena zehazten du. Izena hautazkoa da.

Hurrengo orrialdea

Emaguzu laguntza!