Erlazioak

Bi taulen arteko erlazioa definitzeko eta editatzeko aukera ematen dizu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, aukeratu Tresnak - Erlazioak.


Ohar-ikonoa

Eguneratzeko eta ezabatzeko aukerak erabilgarri egongo dira, baldin eta datu-baseak onartzen baditu.


Taulak

Erlazio berria sortzen baduzu, taula bat hauta dezakezu elkarrizketa-koadroaren goiko konbinazio-koadro bakoitzetik.

Erlazioak elkarrizketa-koadroa lehendik dagoen erlazio batentzat irekitzen baduzu Erlazioa leihoko lotura-marran bi aldiz klik eginez, erlazio horretako taulak ezingo dituzu hor aldatu.

Gako-eremuak

Erlazioarentzako gako-eremuak zehazten ditu.

Estekarentzat hautatutako taulen izenak hemen agertzen dira zutabe-izen gisa. Eremu batean klik egiten baduzu, gezi-botoiak erabil ditzakezu taulako eremu bat hautatzeko. Erlazio bakoitza errenkada batean idazten da.

Eguneratzeko aukerak

Lehen mailako gako baten eremuan aldaketak egindakoan eragina izaten duten aukerak hauta ditzakezu hemen.

Ekintzarik ez

Lehen mailako gako bati egindako aldaketak kanpoko gako-eremuei ez diela eragiten zehazten du.

Kaskada eguneratzea

Kanpoko gakoen eremu guztiak eguneratzen ditu, dagokion lehen mailako gakoaren balioa aldatu bada (kaskadako eguneratzea).

Ezarri null

Dagokion lehen mailako gakoa aldatu bada, erabili aukera hau "IS NULL" balioa ezartzeko kanpoko gako-eremu guztiei. IS NULL adierazpenak eremua hutsik dagoela adierazten du.

Lehenetsi

Dagokion lehen mailako gakoa aldatu bada, erabili aukera hau kanpoko gako-eremu guztiei balio lehenetsia ezartzeko. Dagokion taula sortzean, kanpoko gako-eremuen balio lehenetsia zehaztuko da eremu-propietateak esleitzean.

Ezabatzeko aukerak

Hemen lehen mailako gako-eremu bat ezabatzean eragina izango duten aukerak hauta ditzakezu.

Ekintzarik ez

Aukera honek zehazten du lehen mailako gako bat ezabatzeak ez duela eraginik izango kanpoko gako-eremuetan.

Ezabatu kaskada

Aukera honek adierazten du kanpoko gako-eremu denak ezabatuko direla dagokion lehen mailako gako-eremua ezabatzen bada.

Abisu-ikonoa

Lehen mailako gako-eremu bat Ezabatu kaskada aukeraren bidez ezabatzen baduzu, kanpoko gako gisa gako hori duten beste tauletako erregistro guztiak ere ezabatu egingo dira. Kontu handiz erabili aukera hau, datu-baseko zati handiagoa ezabatu baitaiteke!


Ezarri null

Dagokion lehen mailako gakoa ezabatzen baduzu, "IS NULL" balioa esleituko zaie kanpoko gako-eremu guztiei.

Lehenetsi

Dagokion lehen mailako gakoa ezabatzen baduzu, balio lehenetsia ezarriko zaie kanpoko gako-eremu guztiei.

Emaguzu laguntza!