Falta diren elementuak

Taularik edo eremurik ez duen kontsulta bat irekitzean, Falta diren elementuak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Elkarrizketa-koadro horretan, zein taula edo eremu falta den adierazten da, eta prozedurarekin nola jarraitu erabakitzeko aukera ematen du.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Kontsultak ikonoan, ondoren aukeratu Editatu - Editatu.
Erreferentzia-eremuak jadanik ez badaude, elkarrizketa-koadro hau ikusiko duzu


Nola nahi duzu jarraitzea?

Galdera horri erantzuteko hiru aukera daude:

Ziur zaude kontsulta grafiko-ikuspegian ireki nahi duzula?

Kontsulta Diseinu-ikuspegian irekitzeko aukera ematen dizu, elementuak falta diren arren. Aukera honen bidez, erroreei ez ikusi egin behar zaien erabaki dezakezu.

Kontsulta diseinu-ikuspegian irekitzen da (interfaze grafikoa). Falta diren taulak hutsik azaltzen dira eta eremu baliogabeak dagozkien izenekin (baliogabeak) agertzen dira eremuen zerrendan. Horrek errorea sortzen duten eremuekin lan egiten uzten dizu.

Ireki kontsulta SQL ikuspegian

Kontsulta-diseinua SQL moduan irekitzea ahalbidetzen du, eta kontsulta Jatorrizko SQL gisa interpretatua izan dadin. Jatorrizko SQL modutik irteteko, LibreOffice instrukzioa osorik interpretatu behar da (soilik da posible kontsultan erabilitako taulak edo eremuak benetan existitzen badira).

Ez ireki kontsulta

Prozedura bertan behera utzi eta kontsulta ez dela ireki behar zehazteko aukera ematen dizu. Aukera hau elkarrizketa-koadroko Utzi botoiaren funtzioari dagokio.

Antzeko erroreei ere ez ikusi egin

Lehenengo aukera hautatzen baduzu baina elementuak falta arren kontsulta grafikoen ikuspegian irekitzea nahi baduzu, erroreei ez ikusi egingo zaien zehaztu dezakezu. Hala, unean irekitzen ari den prozesuan, ez da errore-mezurik bistaratuko kontsulta behar bezala interpretatu ezin bada.

Emaguzu laguntza!