Helbideen datu-iturburua

Morroi honek lehendik dagoen helbide-liburu bat LibreOffice(e)n datu-iturburu gisa erregistratzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Fitxategia - Morroiak - Helbideen datu-iturburua menua.


Helbide-datuak eta bestelako datu-iturburuak edozein unetan LibreOffice(e)n erregistra ditzakezu.

Helbide-liburuak erregistratzea

Hautatu kanpoko helbide-liburuaren mota

Mota guztiak ez daude erabilgarri sistema guztietan.

Thunderbird

Hautatu aukera hau dagoeneko Thunderbird-en edo Icedove-n helbide-liburua erabiltzen baduzu.

KDE helbide-liburua

KDE-ren helbide-liburua erabiltzen baduzu dagoeneko hautatu aukera hau.

macOS helbide-liburua

Dagoeneko macOS-en helbide-liburua erabiltzen baduzu, hautatu aukera hau.

Evolution

Evolution-en helbide-liburua erabiltzen baduzu dagoeneko hautatu aukera hau.

Evolution LDAP

Evolution LDAP-en helbide-liburua erabiltzen baduzu dagoeneko hautatu aukera hau.

Groupwise

Groupwise-ren helbide-liburua erabiltzen baduzu dagoeneko hautatu aukera hau.

Kanpoko bestelako datu-iturburua

Hautatu aukera hau beste datu-iturburu bat erregistratu nahi baduzu helbide-liburu gisa LibreOffice(e)n.

Utzi

Morroia aldaketarik egin gabe ixten du.

Atzera

Aurreko urratsetan egindako hautapenak ikus daitezke. Uneko ezarpenak gordeko dira.

Hurrengoa

Uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdean jarraituko du.

Sortu

Datu-iturbururako lotura sortzen du eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!