Taldeko elementuen morroia

Taldeko elementuen morroia automatikoki hasiko da Talde-markoa txertatzen denean dokumentuan.

Komando hau erabiltzeko...

Inprimaki-diseinuan, sakatu tresna-barrako Talde-markoa ikonoa
eta erabili sagua marko bat sortzeko.


Taldeko elementuen morroia: Datuak

Talde-markoaren barnean zein aukera-eremu dauden zehazten du.

Taldeko elementuen morroia: Eremu lehenetsiaren hautapena

Aukera-eremuetako bat aukera lehenetsi gisa hautatzea nahi duzula zehazten du.

Taldeko elementuen morroia: Eremu balioak

Erreferentziako balio bat esleitzen dio aukera-eremu bakoitzari.

Taldeko elementuen morroia: Datu-baseko eremua

Orrialde hau ikusteko, ezinbestekoa da datu-base batekin estekatuta egotea. Erreferentziako balioak datu-basean gorde behar diren zehazten du.

Taldeko elementuen morroia: Sortu aukera balioa

Etiketa bat zehazten du aukera taldearentzat.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Sortu

Objektua sortzen du.

Emaguzu laguntza!