LibreOffice 7.6 laguntza
HTML formatuan LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress dokumentuak argitaratzeko ezarpenak definitzen ditu.
Morroiaren bigarren orrialdean hautatzen duzunaren arabera bistaratzen diren orrialdeak desberdinak dira.
Aurreko orrialdean eginiko hautapenetara itzultzen da. Uneko ezarpenak gordeta egongo dira. Botoi hau hautatzeko, bigarren edizio-urratsean egon behar duzu.
Uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdera joaten da. Botoi hau desaktibatu egingo da elkarrizketa-koadroaren azken orrialdean.
Zure hautapenen arabera dokumentu berriak sortzen ditu eta disko gogorrean gordetzen ditu.
LibreOffice(e)k uneko morroiaren ezarpenak gordetzen ditu eta lehenetsi gisa erabiliko ditu morroia berriro irekitzean.