Txostenen morroia - Aukeratu diseinua

Aukeratu diseinua txantiloi eta estilo desberdinen artean, eta aukeratu orrialde-orientazioa (bertikala edo horizontala).

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.


Datuen diseinua

Estilo multzo bat definitzen du txostenerako. Estiloen bidez, letra-tipoa, koskak, taularen atzeko planoa eta abar esleitzen dira.

Goiburukoen eta orri-oinen diseinua

Orrialde-diseinua definitzen du txostenerako. Orrialde-diseinuak txantiloi-fitxategietatik kargatzen dira, eta goiburukoa, orri-oina eta orrialdearen atzeko planoa esleitzen dituzte.

Orientazioa

Aukeratu txostenaren orrialde-orientazioa.

Horizontala

Txostenaren orrialde-orientazio horizontala hautatzen du.

Bertikala

Txostenaren orrialde-orientazio bertikala hautatzen du.

Txostenen morroia - Sortu txostenari buruzko informazio gehiago

Emaguzu laguntza!