Txostenen morroia - Eremu-hautapena

Sortzen ari zaren txostenaren taula edo kontsulta zehazten du, eta txostenean zein eremu sartu nahi dituzun.

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.


Taulak edo kontsultak

Hautatu txostena zein taula edo kontsultarentzat sortuko den.

Eremu erabilgarriak

Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak bistaratzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta ⇧ edo tekla sakatzen duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.

Txosteneko eremuak

Txosten berrian dauden eremu guztiak bistaratzen ditu.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

>>

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<<

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

Txostenen morroia - Etiketa eremuei buruzko informazio gehiago

Emaguzu laguntza!