Inprimakien morroiarenorrialde honetan, inprimakia sortzeko behar duzun taula edo kontsulta adierazi dezakezu, bai eta inprimakian sartu nahi dituzun eremuak ere.
Zehaztu azpinprimaki bat erabili nahi duzun eta sartu azpinprimakiaren propietateak. Azpinprimakia beste inprimaki batean txertatuta dagoen inprimakia da.
2. urratsean eskuz hautatutako eremuetan oinarritutako azpinprimaki bat konfiguratzeko aukeratuz gero, elkartutako eremuak hauta daitezke morroi-orri honetan.
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.
Hurrengoa
Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.
Egin klik inprimakia sortzeko hurrengo orrialdeak bete gabe.
Utzi
Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.