LibreOffice 25.2 laguntza
Agenda-txantiloi bat sortzen lagunduko dizu morroi honek. Konferentzia, bilera eta abarreko eztabaida-gaiak zehazteko gai-zerrenda erabil dezakezu.
LibreOffice suitea agenden eredu-txantiloiak ditu. Txantiloi horiek zure beharretarako egoki ditzakezu. Morroiak hainbat diseinu-aukera eskainiko dizkizu dokumentu-txantiloiak sortzeko. Aurrebistaren bidez, agendak zer itxura edukiko duen ikusi ahal izango duzu.
Morroian, sarrerak nahi dituzunean alda ditzakezu. Orrialde osoa edo orrialde guztiak salta ditzakezu. Kasu horretan, uneko ezarpenak (edo lehenetsiak) erabiliko dira.
Aurreko orrialdean egindako hautapenetara itzultzen da. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Botoi hau lehenengo orrialdetik aurrera aktibatzen da.
Morroiak uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdera pasatzen da. Azken orrialdera iritsitakoan, botoia desaktibatu egingo da.
Morroiak dokumentu-txantiloia sortu eta disko gogorrean gordeko du, zure hautapenei kasu eginda. Txantiloian oinarritutako dokumentu berri bat agertuko da laneko arean, "X izengabea" izenarekin (X letrak zenbaki automatiko bat adierazten du).
LibreOffice(e)k uneko ezarpenak morroian gordetzen ditu, hautatutako dokumentu-txantiloiaren arabera. Ezarpen horiek modu lehenetsian erabiliko dira morroia aktibatzen den hurrengoan.