LibreOffice 25.2 laguntza
Faxen morroia irekitzen du. Morroiaren laguntzaz fax-dokumentuen dokumentu-txantiloiak sor ditzakezu. Ondoren, fax-dokumentuak inprimagailu batean edo fax-makina batean inprima ditzakezu, faxaren kontrolatzaile-softwarea erabilgarri badago.
LibreOffice(e)k fax-dokumentuen txantiloia dauka. Txantiloi hori morroiaren bidez zure beharretarako alda dezakezu. Morroiak dokumentu-txantiloia pausoz pauso sortzen lagunduko dizu eta hainbat diseinu mota eskainiko dizkizu. Aurrebistaren bidez, faxak zer itxura edukiko duen ikusi ahal izango duzu.
Elkarrizketa-koadroan, sarrerak eta aukerak nahi dituzunean alda ditzakezu. Orrialde osoa edo morroiaren orrialde guztiak salta ditzakezu. Kasu horretan, uneko ezarpenak (edo lehenetsiak) erabiliko dira.
Aurreko orrialdean aukeratutako ezarpenak ikusteko, egin klik Atzera botoian. Uneko ezarpenak ez dira aldatu edo ezabatuko botoi honetan klik egiten baduzu.Atzera botoia bigarren orrialdetik aurrera egongo da aktibo.
Morroiak uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdera pasatzen da. Hurrengoa botoia ez da aktibo egongo azken orrialdera iritsitakoan.
Zure hautapenaren arabera, morroiak txantiloi bat sortzen du eta gorde egiten du. Txantiloietan oinarritutako dokumentu berri bat agertzen da lan-eremuan "UntitledX" izenarekin.