Gutunen morroia

Gutun-txantiloi baten morroia hasten da. Txantiloi hau bai gutun komertzialentzat, bai gutun pertsonalentzat erabil dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Gutuna.


LibreOffice(e)k eredu-txantiloia dauka gutun pertsonal edo komertzialentzat. Gutun horiek zure beharretara egoki ditzakezu morroiaren bidez. Morroiak dokumentu-txantiloia pausoz pauso sortzen lagunduko dizu eta hainbat diseinu mota eskainiko dizkizu. Aurrebistaren bidez, aukeratu dituzun ezarpenen arabera gutunak zer itxura edukiko duen ikusi ahal izango duzu.

Morroian, sarrerak eta aukerak nahi dituzunean alda ditzakezu. Orrialde osoa edo morroiaren orrialde guztiak salta ditzakezu. Kasu horretan, uneko ezarpenak (edo lehenetsiak) erabiliko dira.

Gutunen morroia - Orrialde-diseinua

Gutun pertsonala ala komertziala sortu nahi duzun zehazten du. Hurrengo orrialdeetan erabilgarri dauden aukerak zure aukeren arabera aldatuko dira.

Ohar-ikonoa

Gutun komertziala sortzen ari bazara, hainbat elementu hauta ditzakezu dokumentuan sartzeko. Elementu horiek, normalean, ez dira gutun pertsonaletan aplikatzen, adibidez, gaiaren lerroa. Gutun pertsonala aukera hautatu baldin baduzu, gutun komertzialen berariazko elementuak dituzten orrialdeak ez dira sartuko morroiaren elkarrizketa-koadroan.


Gutunen morroia - Gutun buruaren diseinua

Jada gutun-burudun paperean inprimatuta dauden elementuak zehatz daitezke. Elementu horiek ez dira inprimatuko eta hartzen duten lekua hutsik utziko du inprimagailuak.

Gutunen morroia - Inprimatutako elementuak

Gutun-txantiloian sartu behar diren elementuak definitzen ditu.

Gutunen morroia - Hartzailea eta bidaltzailea

Bidaltzailearen eta hartzailearen datuak zehazten ditu.

Gutunen morroia - Orri-oina

Orri-oinaren arean txertatu behar den informazioa zehazten du.

Gutunen morroia - Izena eta lekua

Dokumentua eta txantiloia non eta zein izenarekin gorde nahi dituzun zehatz dezakezu.

Atzera

Aurreko urratsetan egindako hautapenak ikus daitezke. Uneko ezarpenak gordeko dira.

Hurrengoa

Uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdean jarraituko du.

Amaitu

Zure hautapenen arabera, morroiak txantiloi berri bat sortzen du eta disko gogorrean gordetzen du. LibreOffice(e)k dokumentu berri bat sortzen du lehendik dauden txantiloietan oinarrituta "Untitled X" izenarekin (X ikurrak elkarren ondoko zenbakitzea adierazten du) eta laneko arean bistaratzen du.

Ohar-ikonoa

LibreOffice(e)k uneko ezarpenak morroian gordetzen ditu aukeratutako txantiloiaren arabera. Morroia aktibatzen duzun hurrengo aldian ezarpen hauek lehenetsi gisa erabiliko dira.


Emaguzu laguntza!