LibreOffice laguntza

Kanpoko bideoa

Onartu bideo hau. Hura onartuta, hirugarren batek kudeatzen duen YouTube zerbitzuko edukiak eskuratu ahal izango dituzu.

YouTube pribatutasun-politika

LibreOffice laguntza-orriak zure sistemaren nabigatzaile lehenetsian erakutsiko dira.

Laguntzak programaren ezarpen lehenetsiak erreferentziatzen ditu lehenetsia ezarritako sistema batean. Koloreen deskribapenak, saguaren ekintzak eta bestelako elementu konfiguragarriak instalatuta daukazun programa eta sistematik desberdina izan daiteke.

warning

Softwarearen bertsio guztietarako laguntza-sistemak iturburu-fitxategi berak ditu oinarri. Baliteke laguntzan deskribatzen diren funtzio batzuk banaketa jakin honetan ez etortzea. Halaber, gerta daiteke banaketa batek bakarrik dauzkan eginbide batzuk laguntza honetan ez aipatzea.


note

LibreOffice hedapenen laguntza-orriek oraindik laguntza-sistema zaharra darabilte. Laguntza-sistema zaharraren orriak hemen ikus daitezke.


LibreOffice laguntza-orrien ezaugarriak

Moduluen zerrenda

Orriaren goiko aldean dago kokatuta. Egin klik goitibeherako zerrendan eta hautatu LibreOffice modulu bat, moduluaren laguntzaren sarrera-orri nagusia bistaratzeko.

Hizkuntzen zerrenda (Laguntza linean besterik ez).

Lineako bertsioan soilik dago erabilgarri, hautatu uneko laguntza-orria bistaratzeko erabiliko den hizkuntza.

Laguntzaren indizea

Laguntzaren indizeak LibreOffice modulu guztien gako-hitzen zerrenda bat bistaratzen du. Sakatu zerrendako edozein gako-hitzetan hari lotutako laguntza-orria irekitzeko.

Laguntzaren indizean bilaketak egitea

Idatzi gako-hitza 'Bilatu' testu-koadroan. Bilaketa berehala egiten da, gako-hitza idazten ari den bitartean.

Bilaketaren emaitzak bat etortzeen zerrenda iragazi gisa bistaratuko da, modulu-izenaren arabera ordenatuta. Bilaketaren emaitzan hurbileko bat etortzeak ere sartuko dira. Bilaketa-terminoarekin bat datozen zatiak nabarmenduta erakutsiko dira emaitza bakoitzean.

GLOBAL izenburuak adierazten du LibreOffice modulu batean baino gehiagotan esanguratsuak diren gako-hitzak direla. Adibidez, gelaxka-ertzak kalkulu-orrietako gelaxkei aplikatu ahal zaizkie, baina baita testuetako eta aurkezpenetako taula-gelaxkei edo markoei.

Erabili indizearen behealdeko gezi-ikonoak indizeko sarreretan edo iragazitako emaitza-zerrendan aurrera eta atzera egiteko.

Edukiak - Laguntzaren gai nagusiak

Modulu guztien gai nagusien indize bat bistaratzen du.

Nabigatzailea erabiltzea LibreOffice laguntzarako

Laguntzaren orrialdeetan nabigatzea

Erabili nabigatzailearen Atzera eta Aurrera botoiak orrien artean nabigatzeko. Nabigatzaile askotan, Atzera botoian luze sakatuta, aurretiaz bisitatu diren orriak bistaratzen dituen goitibeherako zerrenda bat erakusten da, eta Aurrera botoian luze sakatuta, uneko orriaren ondoren bisitatu diren orrien zerrenda bat erakusten da.

Laguntza-orrien laster-marka sortzea

Erabili nabigatzailearen gogokoak ezaugarria laguntza orri esanguratsuak azkar aurkitzeko. Nabigatzaile gehienetan orri bat gogokoetara eransteko:

  1. Ireki Gogokoak menua nabigatzailean,

  2. hautatu Gehitu gogokoa, edo

    Sakatu +D nabigatzaile gehienetan.

  3. Sartu izena, karpeta eta etiketa esanguratsuak laster-markarentzat.

  4. Itxi web nabigatzailearen gogokoak elkarrizketa-koadroa.

Laguntza-orrien nabigazio-historia

Bisitatutako laguntza-orri bakoitza web-nabigatzailearen historian grabatuko da. Nabigazio-historia irekitzeko:

  1. Aukeratu web nabigatzailearen Historia menua,

  2. Hautatu Erakutsi historia.

  3. Esgin klik historiaren leiho nagusiko edozein sarreratan hari dagokion laguntza-orria irekitzeko.

Laguntzaren edukiak arbelera kopiatzea

Laguntza-orritik arbelera kopia dezakezu testua, zure sistema eragileak kopiatzeko duen komando estandarren bidez. Adibidez:

  1. Laguntza-orrialde batean, hautatu kopiatu nahi duzun testua.

  2. Sakatu +C.

Laguntza-orrietako zenbait eduki saguaren klik bakarra erabilita kopia daitezke sistemaren arbelera. Kasu horietan, aholku bat agertuko da sagua kopiatzeko prest dauden edukien gainetik pasatzean. Adibidez, honako lerroa kopiatzeko prest dago:

=SUM(A1:A10)

Uneko orrian bilatzea

Uneko Laguntza-orrialdean bilatzeko:

  1. Ireki nabigatzailean bilaketak egiteko tresna, normalean +F lasterbidearekin irekitzen dena.

  2. Bilatu koadroan, idatzi bilatu nahi duzun testua.

  3. Hautatu erabili nahi dituzun bilaketa-aukerak.

  4. Sakatu .

Bilaketa-terminoak orrian duen aurreko agerraldia aurkitzeko, egin klik teklan. Hurrengo agerraldia aurkitzeko, egin klik teklan.

Edukien informazio orokorra

Dokumentazioko ikonoak

Informazio erabilgarria erraz aurkitzen lagunduko dizute hiru ikono hauek.

Abisu-ikonoa

Garrantzitsua! ikonoak datuen eta sistemaren segurtasunari buruzko informazio garrantzitsua erakusten du.


Ohar-ikonoa

Oharra ikonoak, berriz, informazio osagarria biltzen du: esate baterako, helburu bat lortzeko ordezko moduak.


Iradokizun-ikonoa

Aholkua ikonoak programarekin modu eraginkorragoan lan egiteko aholkuak erakusten ditu.


Emaguzu laguntza!