LibreOffice laguntzaren leihoa

Abisu-ikonoa

Softwarearen bertsio guztietarako laguntza-sistemak iturburu-fitxategi berak ditu oinarri. Baliteke laguntzan deskribatzen diren funtzio batzuk banaketa jakin honetan ez etortzea. Halaber, gerta daiteke banaketa batek bakarrik dauzkan eginbide batzuk laguntza honetan ez aipatzea.


Laguntza leihoak unean hautatutako laguntza-orria erakusten du.

Tresna-barrak laguntza-sistema kontrolatzeko funtzio garrantzitsuak ditu:

Icon

Nabigazio-panela ezkutatzen eta erakusten du.

Icon

Aurreko orrialdera itzultzen da.

Icon

Hurrengo orrialdera mugitzen da.

Icon

Uneko laguntza-gaiaren lehen orrialdera doa.

Icon

Uneko orria inprimatzen du.

Icon

Uneko orria zure laster-marken karpetan sartzen du.

Bilaketa ikonoa

Bilatu orri honetan elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Laguntza-dokumentuko laster-menuan ere aurki daitezke komando hauek.

Laguntza-orrialdea

Laguntza-ikustailetik arbelera kopia dezakezu testua, zure sistema eragileak kopiatzeko duen komando estandarren bidez. Adibidez:

  1. Laguntza-orrialde batean, hautatu kopiatu nahi duzun testua.

  2. Sakatu +C.

Uneko Laguntza-orrialdean bilatzeko:

  1. Egin klik Bilatu orrialde honetan ikonoan.

    Bilatu orrialde honetan elkarrizketa-koadroa irekiko da.

    Ohar-ikonoa

    Bestela, egin klik Laguntza orrialdean eta sakatu +F.


  2. Bilatu koadroan, idatzi bilatu nahi duzun testua.

  3. Hautatu erabili nahi dituzun bilaketa-aukerak.

  4. Egin klik Bilatu botoian.

    Orrialdean bilaketa-terminoaren hurrengo agerraldia aurkitzeko, egin klik berriro Bilatu botoian.

Nabigazio-panela

Laguntza-leihoaren nabigazio-panelak Edukia, Indizea, Bilatu eta Laster-markak fitxa-orriak ditu.

Goi-goian dagoen zerrenda-koadroan LibreOfficeko beste laguntza-modulu batzuk hauta daitezke. Indizea eta Bilatu fitxa-orriek hautatutako LibreOffice moduluaren datuak dituzte soilik.

Edukia

Modulu guztien gai nagusien indize bat bistaratzen du.

Indizea

Une honetan hautatuta dagoen LibreOffice aplikazioaren modulurako indizeko gako-hitzen zerrenda bat bistaratzen du.

Bilatu

Testu osoko bilaketa egin daiteke. Unean hautatutako LibreOffice moduluaren laguntza-eduki osoan egingo du bilaketa.

Laster-markak

Erabiltzaileak definitutako laster-markak daude. Laster-markak edita edo ezaba ditzakezu, edo klik egin eta dagozkien orrialdeetara eramango zaituzte.


Emaguzu laguntza!