LibreOffice 25.2 laguntza
Laguntza aurkituko duzu LibreOffice webgunean.
Une honetan onartzen diren zerbitzuen laburpena ikusteko, joan LibreOffice karpetako Irakurri fitxategira.
LibreOffice aplikazioaren lokalizazioak hainbat hizkuntzatako laguntza-orriak eskaintzen ditu. Begiratu jatorrizko hizkuntzen proiektuen ikuspegi orokorra LibreOffice webgunean. Bestalde, LibreOffice webgunean ingelesezko laguntza eta euskarria duzu.
Galdetu LibreOffice proiektuari buruz, bilatu boluntarioen laguntza eta eztabaidatu gaiak posta-zerrenda publikoetan. Posta-zerrenda orokor zein espezializatu anitz aurkituko dituzu LibreOffice webgunean, www.libreoffice.org helbidean.
LibreOffice suiteari buruzko galderak galdetzeko hainbat foro daude webean. Aukeratu
zure hizkuntzan dagoen foroan sartzeko.Software hau erabiltzean izango duzun segurtasunaz kezkatuta bazaude, garatzaileekin harremanetan jarri zaitezke posta-zerrenda publikoan. Edozein auzi beste erabiltzaile batzuekin eztabaidatu nahi baduzu, bidali mezu bat users@global.libreoffice.org posta-zerrenda publikora.
LibreOffice azken bertsioa deskargatu daiteke www.libreoffice.org/download/ helbidetik.
Dokumentazioa PDF fitxategi formatuan, tutorialak eta gidak deskargatu ditzakezu LibreOffice dokumentazio-webgunetik: documentation.libreoffice.org. Dokumentazio-webgunera sartzeko beste modu bat erabiltzea da.
Mundu mailako LibreOffice komunitateak zeregin aktiboren bat izan nahi baduzu, atseginez hartuko ditugu zure iradokizunak, eginbide berrien proposamenak, hobekuntzen proposamenak, ohiko galderen edo artikuluen idazketa, tutorialen, bideoen eta eskuliburuen sorrera, etab.
Bisitatu webguneko Get involved orria eta jarraitu ekarpenak egin nahi duten jendearentzako estekak.