LibreOfficeko laster-tekla nagusiak

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Laster-teklen erabilera

Zure aplikazioaren funtzio asko eta asko laster-teklen bidez dei daitezke. Esaterako, laster-teklak Ireki sarreraren alboan erakusten dira, Fitxategia menuan. Funtzio hori laster-teklaren bidez erabili nahi baduzu, sakatu eta eutsi eta ondoren sakatu O tekla. Asatu bi teklak elkarrizketa-koadroa agertu ondoren.

Aplikazioko eragiketa gehienak egiteko, sagua edo teklatua erabiltzea aukera dezakezu.

Unicode karaktereak sartzea

Unicode karaktere arbitrarioak sartu daitezke dokumentuan Unicode kode-puntu hamaseitarra idatzita eta sakatuta (lehenetsia). Idatzi Unicode notazio hamaseitarra eta sakatu Unicode karakterea eta bere notazio hamaseitarra txandakatzeko. Ez da beharrezkoa ezer hautatzea, baina bihurketa hautatutako karakterei aplikatuko zaie. Txandakatzea gertatzen da kurtsorearen posizioaren aurretik dauden karaktereetan, karaktere horiek Unicode puntu hamaseitar baliozkoa eratzen dutenean. U+0000 eta U+0020 artean dauden kode-puntu hamaseitarrak ez dira bihurtzen.

Unicode bihurketetarako lasterbide lehenetsiak eta dira, azken hori Unicode lasterbide lehenetsiak menu nagusiaren lasterbidearen bera denean. Lasterbidea berriro esleitzeko, aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua eta hautatu Kategoria:Aukerak eta Funtzioa:Txandakatu Unicode notazioa.

Elkarrizketa-koadroak laster-teklen bidez kontrolatzea

Beti dago elementu bat nabarmenduta edozein elkarrizketa-koadrotan - normalean marko hautsi bat du inguruan. Elementu hori botoi bat, aukera-eremu bat, zerrenda-koadro bateko sarrera bat edo kontrol-lauki bat izan daiteke. Nabarmendutako elementu horrek fokua du, alegia, ⏎ sakatzen bada, hura sakatu izan balitz bezala da. Kontrol-laukia txandakatu egingo da zuriune-barra sakatzen bada. Aukera-eremu batek fokua badu, erabili gezien teklak area horretako aukera-eremu aktiboa aldatzeko. Erabili β†Ή tekla elementu edo area batetik hurrengora joateko, eta erabili ⇧+β†Ή aurkako zentzuan joateko.

Esc sakatzen baduzu, elkarrizketa-koadroa itxi egingo da aldaketak gorde gabe.

Sagu-ekintzen laster-teklak

Arrastatu eta jaregitea erabiltzen ari bazara, saguarekin elementuak hautatzen ari bazara edo objektuen gainean klik egiten ari bazara, ⇧, eta zenbaitetan teklak erabili daitezke funtzionaltasun gehiago atzitzeko. Arrastatu eta jaregitean teklak sakatuta mantenduta erabilgarri dauden aldatutako funtzioak adierazteko, saguaren kurtsorearen forma aldatu egiten da. Fitxategiak edo beste objektu batzuk hautatzean, tekla aldarazleek hautapena zabaldu dezakete - funtzioak azalduta datoz hori aplikagarria denean.

Testua sartzeko eremuak

  1. Laster-menu bat ireki dezakezu, eta bertan aurkituko dituzu gehien erabiltzen diren komandoak.

  2. Erabili +A testu osoa hautatzeko. Erabili eskuinerako edo ezkerrerako geziaren tekla hautapena kentzeko.

  3. Hitz bat hautatzeko, egin klik bikoitza hitz horretan.

  4. Testua sartzeko eremu batean, klik hirukoitzak eremu osoa hautatzen du. Testu-dokumentuen hautapen batean klik hirukoitzak uneko esaldia hautatzen du.

  5. Erabili +Del kurtsorearen posiziotik hitzaren amaieraraino dagoen guztia ezabatzeko.

  6. Erabili eta eskuinerako edo ezkerrerako geziaren tekla kurtsoreak hitzez hitz jauzi egin dezan; horrez gain, ⇧ teklari eusten badiozu, hitz bat eta ondoren hurrengoa hautatuko dira.

  7. Txertatze modua eta gainidazketa modua txandakatzeko, INSRT tekla erabiltzen da.

  8. Testu-koadro baten barnean eta kanpoan arrastatu eta jaregin erabil daiteke.

  9. +Z laster-teklak aldaketak banaka desegiteko erabiltzen dira; ondoren, testuak lehen aldaketa baino lehen zuen egoera izango du.

  1. LibreOffice aplikazioak Osatze automatikoa funtzioa du, zenbait testu eta zerrenda-koadrotan automatikoki aktibatzen dena. Esaterako, sartu URL eremuan eta Osatze automatikoa funtzioak "a" letrarekin hasten den lehen fitxategia edo lehen direktorioa bistaratuko du.

  2. Beste fitxategi eta direktorio batzuetara joateko, erabili ↓ tekla. Azpidirektorio bat URL eremuan bistaratzeko, erabili β†’ tekla. Osatze automatiko bizkorra erabilgarri izango duzu, URLaren zati bat idatzi ondoren End tekla sakatzen baduzu. Bilatzen ari zaren dokumentu edo direktorioa aurkitutakoan, sakatu ⏎ tekla.

Makroak etetea

Exekutatzen ari den makro bat amaitu nahi baduzu, sakatu +⇧+Q.

LibreOffice suiteko laster-tekla nagusien zerrenda

Laster-teklak menu-zerrendaren eskuinaldean daude, dagozkien menu-komandoen ondoan.

Elkarrizketa-koadroak kontrolatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

Sartu tekla

Elkarrizketa-koadro batean fokua duen botoia aktibatzen du.

Ihes

Ekintza edo elkarrizketa-koadroari amaiera ematen dio. LibreOffice Laguntzan bazaude: maila bat gora egiten du.

Zuriune-barra

Elkarrizketa-koadroetan fokua duen kontrol-laukia txandakatzen du (hautatu/desautatu).

Gezi-teklak

Elkarrizketa-koadroko aukera-areako kontrol-eremu aktiboa aldatzen du.

Tab

Fokua hurrengo areara edo elementura eramaten du elkarrizketa-koadroetan.

⇧+β†Ή

Fokua aurreko areara edo elementura eramaten du elkarrizketa-koadroetan.

+beherako gezia

Elkarrizketa-koadroan unean hautatuta dagoen kontrol-eremuko zerrenda irekitzen du. Konbinazio-koadroez gain, ikono-botoietan eta laster-menuetan ere aplikatzen dira laster-tekla horiek. Irekitako zerrenda bat ixteko, sakatu Esc tekla.


Dokumentuak eta leihoak kontrolatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

+O

Dokumentu bat irekitzen du.

+S

Uneko dokumentua gordetzen du.

+N

Dokumentu berria sortzen du.

+⇧+N

Txantiloiak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+P

Dokumentua inprimatzen du.

+F

Bilatu tresna-barra aktibatzen du.

Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+⇧+F

Bilatutako azken hitz edo terminoa berriro bilatzen du.

+⇧+R

Dokumentu-ikuspegia birmarrazten du.

+⇧+I

Hautapen-kurtsorea aktiba edo desaktiba daiteke irakurtzekoa soilik den testuan.

LibreOffice laguntzan: laguntza orri nagusira joaten da.

⇧+F2

Unean hautatutako komando, ikono edo kontrolerako aholku luzeak aktibatzen ditu.

F6

Fokua hurrengo azpileiho ikusgaian jartzen du, honakoak barne: menu-barra, tresna-barrak, alboko barra eta nabigatzailea bezalako leihoak eta dokumentu-oihala/datu-iturburuak.

⇧+F6

Fokua aurreko azpileihoan ezartzen du.

+F6

Fokua dokumentuaren oihalean/datu-iturburuan ezartzen du.

F10

Lehen menua aktibatzen du ('Fitxategia' menua).

⇧+F10

Laster-menua irekitzen du.

+⇧+F10

Azpileiho mugikorrak atrakatzen eta desatrakatzen ditu, honakoak barne: tresna-barrak desblokeatuak, alboko barra eta nabigatzailea.

Ctrl+Alt+⇧+Home

Menu nagusia erakusten/ezkutatzen du.

+F4 edo +F4

Uneko dokumentua ixten du. LibreOffice ixten du irekitako azken dokumentua ixten denean.

+Q

Aplikaziotik irteten da.


Dokumentuak editatzeko edo formateatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

+β†Ή

Goiburuko baten hasieran kokatuta dagoenean, fitxa bat txertatuko da.

Sartu (OLE objektu bat hautatuta badago)

Hautatutako OLE objektua aktibatzen du.

Sartu (marrazki-objektu bat edo testu-objektu bat hautatuta badago)

Testuaren sarrera modua aktibatzen du.

+X

Hautatutako elementuak ebakitzen ditu.

+C

Hautatutako elementuak kopiatzen ditu.

+V

Arbelean dagoena itsasten du.

+⇧+V

Arbeleko formaturik gabeko testua itsasten du. Testua txertatze-puntuan dagoen formatua erabiliz itsasten da.

+⇧+V

Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+A

Dena hautatzen du.

+Z

Azken ekintza desegiten du.

Azken ekintza berregiten du.

+⇧+Y

Azken ekintza errepikatzen du.

+I

"Etzana" atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere letra etzanez agertuko da.

+B

"Lodia" atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere letra lodiz agertuko da.

+U

"Azpimarra" atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere azpimarratuta agertuko da.

+M

Hautatutako testuaren edo objektuaren zuzeneko formatua kentzen du (Formatua - Garbitu zuzeneko formatua aukeran bezala).


Galeriako laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

Tab

Area batetik bestera joaten da.

⇧+β†Ή

Atzerantz mugitzen da area artean.


Galeriako Gai berria areako laster-teklak:

Laster-teklak

Efektua

Gorako gezia

Hautapena maila bat igotzen du.

Beherako gezia

Hautapena beherantz mugitzen du.

+⏎

Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

⇧+F10

Laster-menua irekitzen du.

+U

Hautatutako gaia freskatzen du.

+R

Idatzi titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

+D

Hautatutako gaia ezabatzen du.

Txertatu

Gai berria txertatzen du.


Galeriaren aurrebista areako laster-teklak:

Laster-teklak

Efektua

Hasi

Lehenengo sarrerara joango da.

Bukaera

Azken sarrerara joango da.

Ezkerrerako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du ezkerrean.

Eskuin-gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du eskuinean.

Gorako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du goian.

Beherako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du behean.

Orrialdea gora

Pantaila bat gorantz korritzen du.

Orrialdea behera

Pantaila bat beherantz korritzen du.

+⇧+Ins

Hautatutako objektua objektu estekatu gisa txertatzen da uneko dokumentuan.

+I

Hautatutako objektuaren kopia bat txertatzen da uneko dokumentuan.

+T

Idatzi titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

+P

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Zuriune-barra

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Sartu

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Urrats bat atzerantz (objektuen ikuspegian soilik).

Itzuli ikuspegi nagusira.


Errenkadak eta zutabeak hautatzea datu-base baten taula batean (+⇧+F4 teklekin irekitakoa)

Laster-teklak

Efektua

Zuriune-barra

Errenkada-hautapena txandakatzen du, errenkada editatze moduan dagoenean izan ezik.

+espazio-barra

Errenkada-hautapena txandakatzen du.

⇧+zuriunea

Uneko zutabea hautatzen du.

+Page Up

Erakuslea lehen errenkadara eramaten du.

+Page Down

Erakuslea azken errenkadara eramaten du.


Marrazkietarako laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

Hautatu tresna-barra F6 bidez. Erabili beherako gezia eta eskuinerako gezia nahi den tresna-barraren ikonoa hautatzeko, eta sakatu +⏎.

Marrazki bat txertatzen du.

Hautatu dokumentua +F6 erabilita, eta sakatu β†Ή.

Marrazki bat hautatzen du.

Tab

Hurrengo marrazkia hautatzen du.

⇧+β†Ή

Aurreko marrazkia hautatzen du.

+Home

Lehenengo marrazkia hautatzen du.

+End

Azken marrazkia hautatzen du.

Ihes

Marrazki-hautapena amaitzen da.

Ihes (heldulekuaren hautapen moduan)

Heldulekuen hautapen modua uzten du eta objektuaren hautapen modura itzultzen da.

Gorako/beherako/ezkerrerako/eskuinerako gezia

Hautatutako puntua lekuz aldatzen du (saretari atxikitzeko funtzioak desgaituta egongo dira, baina amaiera-puntuak bata bestearekin atxikiko dira).

+Gorako/beherako/ezkerrerako/eskuinerako gezia

Hautatutako marrazkia pixel bat mugitzen du (hautapen moduan).

Marrazki bat tamainaz aldatzen du (heldulekuaren hautapen moduan).

Hautatutako marrazkia biratzen du (biraketa moduan).

Marrazki baten propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Marrazkiaren puntuaren hautapenaren modua aktibatzen du.

Zuriune-barra

Marrazki baten puntu bat (puntuaren hautapen moduan) hautatzen du / hautapena uzten du.

Hautatutako puntuak segundo bakoitzean egiten du keinua.

⇧+zuriunea

Puntu bat gehiago hautatzen du puntuaren hautapenaren moduan.

+β†Ή

Marrazki-objektuaren hurrengo puntua hautatzen du (puntuaren hautapen modua).

Biraketa moduan, biraketaren erdigunea ere hauta daiteke.

+⇧+β†Ή

Marrazki-objektuaren aurreko puntua hautatzen du (puntuaren hautapen modua)

+⏎

Lehenetsitako tamaina duen marrazki berri bat dago uneko ikuspegiaren erdian.

+⏎ Hautaketa ikonoan

Dokumentuko lehenengo marrazkia aktibatzen du.

Ihes

Puntuaren hautapena modua uzten du. Marrazki-objektua hautatuko da ondoren.

Marrazki-objektuaren puntu bat editatzen du (puntuaren editatze modua).

Edozein testu-tekla edo zenbakizko tekla

Marrazki bat hautatzen bada, editatze modua aktibatzen du eta kurtsorea marrazkiaren testuaren bukaeran kokatzen du. Karaktere inprimagarri bat txertatzen da.

tekla objektu grafiko bat tamainaz aldatzean

Objektuaren erdigunearen kokagunea finkoa da.

⇧ tekla objektu grafiko bat sortzean edo neurriz aldatzean

Objektuaren zabaleraren eta altueraren arteko erlazioa finkoa da.


Emaguzu laguntza!