Impress eta Draw aplikazioetan ez da elkarrizketa-koadrorik erakutsiko ikonoan klik egiten denean; horrek ordez, mozteko zortzi helduleku erakutsiko dira. Ireki hautatutako irudi baten laster-menua eta aukeratu , elkarrizketa-koadroa erabili nahi baduzu irudiaren ertzak mozteko.
Moztu
Erabili area hau hautatutako grafikoa mozteko edo eskalan jartzeko, edo zuriunea gehitzeko grafikoaren inguruan.
Mantendu eskala
Mozten ari zarenean grafikoaren jatorrizko eskala mantentzen du. Horrela, grafikoaren tamaina aldatzen da soilik.
Mantendu irudi-tamaina
Mozten ari zarenean grafikoaren jatorrizko tamaina mantentzen du. Horrela, eskalaren tamaina aldatzen da soilik. Grafikoaren eskala txikitzeko, hautatu aukera hau eta sartu balio negatiboak mozketa-koadroetan. Grafikoaren eskala handitzeko, sartu balio positiboak mozketa-koadroetan.
Ezkerrean
Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren ezker ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren ezkerraldean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala horizontala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala horizontala txikitzeko.
Eskuinean
Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskuin ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren eskuinaldean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala horizontala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala horizontala txikitzeko.
Goian
Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren goi ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren goialdean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala bertikala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala bertikala txikitzeko.
Behean
Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren beheko ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren behealdean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala bertikala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala bertikala txikitzeko.
Eskala
Hautatutako grafikoaren eskala aldatzen du.
Zabalera
Sartu hautatutako grafikoaren zabalera ehunekotan.
Altuera
Sartu hautatutako grafikoaren altuera ehunekotan.
Irudi-tamaina
Hautatutako grafikoaren tamaina aldatzen du.
Zabalera
Sartu hautatutako grafikoaren zabalera.
Altuera
Sartu hautatutako grafikoaren altuera.
Aurrebista-eremua
Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.
Jatorrizko tamaina
Hautatutako grafikoa jatorrizko tamainara itzultzen du.