Grafiko modua

Hautatutako grafiko-objekturako ikuspegi-atributuak zerrendatzen dira. Uneko fitxategian txertatu edo estekatutako grafiko-objektua ez da aldatuko, objektuaren ikuspegia bakarrik aldatuko da.

Gelaxka-estiloak

Grafiko modua

Lehenetsia

Grafiko-objektuaren ikuspegia ez da aldatuko.

Gris-eskala

Grafiko-objektua gris-eskalan erakutsiko da. Koloretako grafiko-objektua objektu monokromo bihur daiteke gris-eskalan. Halaber, kolore-graduatzaileak erabil ditzakezu objektu grafiko monokromoari kolore uniformea aplikatzeko.

Zuri-beltzean

Grafiko-objektua zuri-beltzean erakusten da. % 50eko distira-balioa baino txikiagoak beltzez agertuko dira eta % 50 baino handiagoak zuriz.

Ur-marka

Grafiko-objektuaren distira berretu eta kontrastea murriztu egiten dira, atzeko planoan ur-marka gisa erabiltzeko.

Emaguzu laguntza!