LibreOffice 24.8 laguntza
Irudia barrako ikono honek Irudi-iragazkia barra irekitzen du, eta hortik hainbat iragazki aplika dakizkioke hautatutako irudiari.
Iragazkia
Koloretako irudien kolore-balioak alderantzikatzen ditu iragazki honek. Grisen eskalakoetan, berriz, distiraren balioak alderantzikatzen dira. Efektua lehengo egoerara itzultzeko, aplikatu berriro iragazkia.
Alderantzikatu
Irudia leundu edo lausotu egiten du pasaera baxuko iragazki bat aplikatuz.
Leuna
Irudiaren kontrastea handitzen du goi-paseko iragazki bat aplikatuz.
Garbiago
Zarata kentzen du iragazki ertain bat aplikatuz.
Kendu zarata
Solarizazioa definitzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Solarizazioak argazkiak egitean argi asko dagoenean gertatzen den efektua simulatzen du. Koloreak partzialki alderantzikatzen dira.
Solarizazioa
Solarizazio maila eta mota zehazten ditu.
Ehunekotan zehazten du zein distira-mailatatik gora solarizatuko diren pixelak.
Solarizatu behar diren pixelak ere alderantzikatu behar diren zehazten du.
Pixel guztietan balio grisak ezartzen dira, eta berdearen eta urdinaren kolore-kanalak murriztu egiten dira adierazten den kantitatearen arabera. Gorriaren kolore-kanala ez da aldatzen.
Zahartzea
Zehaztu zahartzeko intentsitatea, ehunekotan. %Â 0an pixel guztien balio grisa ikusiko duzu. %Â 100ean kanal gorria besterik ez da geratzen.
Poster-koloreen kopurua zehazteko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Efektu hau kolore kopuruaren murrizketan dago oinarrituta. Argazkiei margo itxura ematen die.
Posterizatu
Irudiaren kolorea zein kopurutara murriztuko den zehazten du.
Irudi bat pop art formatura bihurtzen du.
Pop Art
Irudia ikatz-marrazkia bailitzan bistaratzen du. Irudiaren ingeradak beltz marrazten dira, eta jatorrizko koloreak ezabatu egiten dira.
Ikatz-marrazkia
Erliebeak sortzeko elkarrizketa-koadro bat erakusten du. Sortuko den itzal mota zehazten duen alegiazko argi-iturburuaren kokagunea aukeratu daiteke, eta irudi grafikoak erliebean izango duen itxura ere bai.
Erliebea
Argi-iturburuaren kokalekua zehazten du. Puntuak argi-iturburua irudikatzen du.
Pixel multzo txikiak kolore bereko laukizuzenetan elkartzen ditu. Banakako laukizuzenak gero eta handiagoak izan, irudi grafikoak xehetasun gutxiago izango ditu.
Mosaikoa
Laukizuzenetan elkartuko den pixel kopurua zehazten du.
Lauza bakoitzaren zabalera definitzen du.
Lauza indibidualen altuera definitzen du.
Objektuaren ertzak hobetzen edo handitzen ditu.