Hautapen modua

Hautapen modu desberdinak txandakatzen ditu.

Egin klik eremu honetan laster-leiho bat irekitzeko eta honako aukeren artean bat hautatzeko:

Modua

Efektua

Hautapen estandarra

Testu-dokumentuetako hautapen modu lehenetsia da. Teklatuarekin, hautapenak +nabigazio-tekla (↑, ↓, ←, →, Home, End, Page Up, Page Down) bidez egin daitezke. Saguarekin, egin klik hautapena hasiko den testuan, eutsi saguaren ezkerreko botoiari eta mugitu hautapenaren amaierara. Askatu saguaren botoia hautapena amaitzeko.

Hautapen hedatua

Erabili sagua, gezi-teklak edo Home eta End teklak uneko hautapena hedatzeko edo murrizteko. Testuko edozein tokitan klik eginda, uneko kurtsore-kokagunearen eta klik egin den kokagunearen arteko eskualdea hautatzen du.

Eutsi sakatuta Ctrl teklari 'Hautapen hedatua' aldi baterako aktibatzeko.

Gehikuntza-hautapena (⇧+F8)

Erabili modu hau testu-barruti anitz hautatzeko. Sagua zein teklatua erabiliz egindako hautapen bakoitza hautapen berri gisa gehituko da.

Eutsi sakatuta Ctrl teklari 'Gehikuntza-hautapena' aldi baterako aktibatzeko.

Bloke-hautapena (+⇧+F8)

Erabili modu hau elkarren ondoan ez dagoen testu-bloke bat hautatzeko.

Eutsi sakatuta Ctrl teklari 'Bloke-hautapena' aldi baterako aktibatzeko.


Emaguzu laguntza!