Txertatze modua

Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen.

Eremuan klik eginez moduak txandaka ditzakezu (LibreOffice Basic IDEn izan ezik, Insert modua soilik baitago aktibo). Kurtsorea testu-dokumentu batean badago, Insert tekla ere erabil dezakezu (zure teklatuak halakorik badu) moduak txandakatzeko.

Modua

Emaitza

TXERT

Txertatze moduan, testu berria txertatzen da kurtsorearen kokalekuan eta ondorengo testua eskuinera lerratzen da. Kurtsorea marra bertikal gisa bistaratzen da.

GAIN

Gainidazketa moduan, lehendik dagoen testua testu berriarekin ordezkatzen da. Kurtsorea marra lodi bertikal gisa bistaratzen da.


Emaguzu laguntza!