Koskak, marjinak eta zutabeak ezartzea

Uneko paragrafoaren koskak eta marjinak edo hautatutako paragrafo guztienak saguarekin defini ditzakezu.

Orrialdea zutabeetan zatitzen bada, edo kurtsorea zutabe anitzeko marko batean kokatzen bada, zutabeen zabalera eta tartea aldatu daitezke erregela saguarekin arrastatuta.

Objektu bat, irudi bat edo marrazki-objektu bat hautatuta dagoenean, objektuaren ertzak erregelan ikusiko dituzu. Ertzak alda ditzakezu erregelaren gainean saguarekin arrastatuz.

Kurtsorea taulako gelaxkan kokatuta badago, gelaxkaren edukiaren ertzak alda daitezke saguarekin erregelan arrastatuz. Taularen muga-lerroak alda daitezke erregelan arrastatuz edo muga-lerroak arrastatuz.

Ikonoa

Uneko paragrafoaren lehen lerroaren ezkerreko koska (goiko triangelua) eta paragrafoaren gainerako lerroen ezkerreko koska (beheko triangelua) adierazten dituzte ikono hauek.

Ikonoa

Erregelaren eskuinaldeko ikono honek uneko paragrafoaren eskuineko koska adierazten du.

Zeregina

Prozedura

Ezkerreko koska ezarri

Arrastatu ezkerreko beheko marka eskuinerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz.

Lehen lerroaren ezkerreko koska ezarri

Arrastatu ezkerreko goiko marka eskuinerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz.

Eskuineko koska ezarri

Arrastatu eskuineko marka ezkerrerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz.


tip

Paragrafoaren bigarren lerrotik hasita ezkerreko koska aldatzeko, eutsi sakatuta tekla, egin klik beheko ezkerreko triangeluan eta arrastatu eskuinerantz.


note

Ezarritako tabulazioak ez dira aldatzen paragrafoa koskatzean. Tabulazioak paragrafoaren marjinetatik kanpo geratzen badira, ez dira bistaratzen baina oraindik hor diraute.


Emaguzu laguntza!