Bilatu erregistroak

Inprimakietan eta datu-baseko tauletan balio zehatzak bilatzeko, datu-eremu, zerrenda-koadro eta kontrol-laukien bidez egin ditzakezu bilaketak.

Komando hau erabiltzeko...

Bilatu erregistroa ikonoa 'Taula-datuak' barran eta 'Inprimaki-diseinua' barran.

Bilatu erregistroa ikonoa

Bilatu erregistroa


Taula batean bilatzean, uneko taulako datu-eremuetan egiten da bilaketa. Inprimakietan bilatzean, inprimakiari estekatutako taulako datu-eremuetan egiten da bilaketa.

Iradokizun-ikonoa

Hemen azaldutako bilaketaLibreOffice(e)k egiten du. SQL zerbitzaria erabili nahi baduzu datu-base batean bilatzeko Inprimakian oinarritutako iragazkiak ikonoa erabili behar duzu, Inprimakia barran.


Taula-kontroletan ere erabil daiteke bilaketa-funtzioa. Taula-kontrol batetik bilaketa-funtzioari deitzen zaionean, taula-kontroleko zutabe bakoitzean (estekatutako datu-baseko taulako zutabeei dagozkienetan) bila dezakezu.

Bilatu

Bilaketa mota zehazten du.

Testua:

Sartu bilaketa-terminoa koadroan edo hautatu zerrendan. Testua konbinazio-koadroan kurtsorearen azpian dagoen testua dagoeneko kopiatu da. Kontuan izan, inprimaki batean bilatzean tabulazioak eta lerro-jauziak ezin direla prozesatu.

Zure bilaketa-kateak gordeko dira taula edo formula-dokumentua irekita dagoen bitartean. Bilaketa bat baino gehiago egiten badituzu eta lehen bilatutakoa berriro bilatu nahi baduzu, lehen erabilitako bilaketa-kate bat hauta dezakezu konbinazio-koadrotik.

Eremuaren edukia NULL da

Daturik ez duten eremuak bilatuko direla zehazten du.

Eremuaren edukia ez da NULL

Datuak dituzten eremuak bilatuko direla zehazten du.

Non bilatu

Bilaketarako eremuak zehazten ditu.

Inprimakia

Bilaketa zein inprimaki logikotan nahi duzun egitea zehazten du.

Ohar-ikonoa

Inprimakia konbinazio-koadro hau ikusgai egoteko ezinbestekoa da uneko dokumentua inprimaki logiko bat baino gehiagoko inprimaki-dokumentua izatea. Ez da agertzen taula eta kontsultetako bilaketetan.


Inprimaki-dokumentuek inprimaki logiko anitz izan ditzakete. Taula batekin estekatutako inprimaki-osagaiak dira.

Kontrolak dituzten inprimaki logiko guztien izenak daude Inprimakia konbinazio-koadroan.

Eremu guztiak

Eremu guztietan bilatzen du. Taula batean bilaketa bat egiten ari bazara, taulako eremu guztietan bilatuko da. Bilaketa inprimaki batean egiten baduzu (Inprimakia atalean zehaztutakoan) inprimaki logikoko eremu guztietan bilatuko da. Bilaketa taula-kontroleko eremu batean egiten baduzu, datu-baseko taula-eremu bati estekatutako zutabe guztietan bilatuko da.

Kontuan izan, uneko inprimaki logikoko eremuek ez dutela zertan izan behar inprimaki-dokumentuko eremuen berdinak. Datu-iturburu anitzi (hau da,inprimaki logiko anitzi) erreferentzia egiten dieten eremuak baldin baditu inprimaki-dokumentuak, inprimaki-dokumentu horretako datu-iturburuei estekatutako eremuak bakarrik bilatuko ditu Eremu guztiak aukerak.

Eremu bakarra

Zehaztutako datu-eremu baten bidez bilatzen du.

Ezarpenak

Bilaketa kontrolatzeko ezarpenak definitzen ditu.

Kokagunea

Bilaketa-terminoaren eta eremu-edukien arteko erlazioa zehazten du. Ondorengo aukerak daude erabilgarri:

eremuko edozein lekutan

Eremuko edozein lekutan bilaketa-eredua duten eremu guztiak itzultzen ditu.

eremuaren hasieran

Bilaketa-eredua eremuaren hasieran duten eremu guztiak itzultzen ditu.

eremuaren bukaeran

Bilaketa-eredua eremuaren bukaeran duten eremu guztiak itzultzen ditu.

eremu osoa

Bilaketa-ereduarekin erabat bat datorren edukia duten eremu guztiak itzultzen ditu.


Ohar-ikonoa

Komodin-adierazpena kontrol-laukia hautatuta badago, funtzio hori ez erabilgarri egongo.


Aplikatu eremu-formatua

Uneko dokumentuko bilaketan eremu-formatu guztiak kontuan hartu direla zehazten du. Eremu-formatuak ondorengo aukerak erabiliz sortzen diren formatu ikusgaiak dira:

  1. taula-diseinu moduan eremu-propietateetan,

  2. datu-iturburuaren ikuspegia zutabe-formateatzearekin,

  3. inprimakietan kontrol-propietateekin.

Aplikatu eremu formatua koadroa hautatuta badago, datu-ikuspegian ezarritako formateatzearekin bilatuko da taulan edo inprimakian. Koadroa ez badago hautatuta, datu-basean gordetako formatuarekin bilatuko da datu-basea.

Adibidea:

Data-eremu bat duzu, datu-basean "EE.HH.UU" formatuan gordeta dagoena (esaterako, 17.02.65). Sarreraren formatua "EE HHH UUUU" formatura aldatuko da datu-iturburuaren ikuspegian (alegia, 17 Ots 1965). Adibide hori jarraituta, 'Otsaila 17' duen erregistro bat aurkitzeko, Aplikatu eremu-formatua aukerak aktibatuta egon behar du:

Aplikatu eremu-formatua

Bilaketa-eredua

aktibatuta

"ots" itzuliko da, baina "2"ez.

desaktibatuta

"2" itzuliko da, baina "ots."ez.


Bilaketa beti eremu-formateatzearekin egitea gomendatzen da.

Eremu-formateatzerik gabe bilatzean gerta litezkeen hainbat arazo azaltzen dira ondorengo adibideetan. Arazoak erabilitako datu-basearen araberakoak izaten dira eta barneko formateatze lehenetsi batzuekin bakarrik gertatzen dira:

Bilaketa-emaitza

Zergatia

"5" balioak "14:00:00" ordua ematen du.

Ordu-eremuak ez daude definituta dBASE datu-baseetan eta simulatu egin behar dira. Barne-funtzionamenduan "14:00:00" ordua bistaratzeko, "5" balioa behar da.

"00:00:00" balioak datu-eremu estandarreko erregistro guztiak ematen ditu.

Datu-baseak data-balioa data/ordu eremu konbinatu bat erabiliz gordetzen du barne funtzionamenduan.

"45,79"-k ez du "45,79" ematen, nahiz eta Eremu osoa aukera hautatuta egon Kokagunea aukeran.

Bistaratutako ikuspegia ez dator bat barne-funtzionamendurako gordetakoarekin. Adibidez, datu-basean "45,789" balioa gorde bada "Zenbakia/Bikoitza" motako eremu gisa eta bistaratutako formatua dezimalaren ondoren bi zifra bakarrik bistaratzeko konfiguratuta badago, eremu-formateatzearekin egindako bilaketetan "45,79" emaitza bueltatuko da.


Halakoetan, barne-funtzionamenduan gordetako datuen formatua da formateatze estandarra. Beti ez da izaten erabiltzaileak ikusteko modukoa - batez ere datu motak simulatzeko erabiltzen bada (adibidez, dBase datu-baseetako ordu-eremuak). Erabilitako datu-basearen eta datu mota bakoitzaren araberakoa izaten da hori. Eremu-formateatzearekin bilatzea egokia da bistaratzen dena bakarrik aurkitzeko. Data, Ordua, Data/Ordua eta Zenbakia/Bikoitza motako eremuetan.

Nolanahi ere, Aplikatu formatua erabili gabe bilaketak egitea egokiagoa da formatu-arazorik ez duten datu-base handietan, azkarragoa baita.

Aplikatu eremu formatua aukerarekin kontrol-laukiak bilatzen ari bazara, "1" ikusiko duzu hautatutako kontrol-eremuetan, "0" hautatu gabeko kontrol-laukietan, eta kate huts bat definitu gabeko (hiru egoerako) kontrol-laukietan. Bilaketa Aplikatu eremu-formatua hautatu gabe egiten bada, dagokion lengoaiako "TRUE" (egiazkoa) edo "FALSE" (faltsua) balioak ikusiko dituzu.

Zerrenda-koadroetan bilatzeko Aplikatu eremu-formatua erabiltzen baduzu, testua zerrenda-koadroetan bistaratuko da. Ez baduzu erabiltzenAplikatu eremu-formatua, eremu-formatu estandarrari dagokion edukia aurkituko duzu.

Maiuskula/minuskula

Bilaketan maiuskulak eta minuskulak kontuan hartu diren zehazten du.

Bilatu gorantz

Bilaketa-prozesua atzetik aurrera egingo dela zehazten da, azkeneko erregistrotik lehenengora.

Hasieratik/amaieratik

Bilaketa berrabiarazten du. Lehenengo erregistroarekin goitik beherako bilaketa berrabiarazten da. Goranzko bilaketa berrabiaraziko da azkeneko erregistroarekin.

Komodin-adierazpena

Honako komodinak erabil daitezke:

Komodinak

Esanahia

Adibidea

?

karaktere arbitrario bakarrarentzat

"?loppy" eskatuta "Floppy"aurkitzen du

"M?ller" eskatuta, adibidez, Miller eta Moller aurkitzen ditu

*

0 karaktere arbitrario edo gehiagorentzat

"*-*" bilatuta "ZIP-Drive" eta "CD-ROM"aurkitzen ditu

"M*er" bilatuta "M"z hasi eta "er"ez amaitzen diren sarrera guztiak aurkitzen ditu (adibidez Miller, Moller, Mather)


? edo * karaktereak bilatu nahi badituzu, idatzi alderantzizko barra bat horien aurretik: "\?" edo "\*". Hala ere, Komodin-adierazpena gaituta dagoenean soilik da beharrezkoa hori egitea. Aukera gaituta ez badago, komodin-karaktereak normalak bailiran prozesatuko dira.

Adierazpen erregularra

Bilaketak adierazpen erregularrekin egiten ditu. Hemen onartzen diren adierazpen erregular berak LibreOffice aplikazioko Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan ere onartzen dira.

Adierazpen erregularrekin bilatuta komodin-adierazpenekin bilatuta baino aukera gehiago izango dituzu. Adierazpen erregularrekin bilatzen baduzu, ondorengo karaktereak dagozkie komodinekin eginiko bilaketetan erabiltzen direnei:

Bilatu komodin-adierazpenekin

Bilatu adierazpen erregularrekin

?

.

*

.*


Antzekotasun-bilaketa

Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.

Kontuan hartu karaktere-zabalera (soilik Asiako hizkuntzak gaituta egonez gero).

Zabalera erdiko eta zabalera osoko karaktereak bereizten ditu.

Antzeko soinuak (Japoniera) (soilik Asiar hizkuntzak gaituta badaude)

Japonierazko testuetan erabilitako antzeko idazkerarako bilaketa-aukerak zehatz daitezke. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren bilaketa-aukera zehazteko, egin klik ... botoian.

Japonierazko testuetan erabilitako antzeko idazkerarako bilaketa-aukerak ezartzen ditu.

Berdin tratatu

Bilaketa batean berdin tratatuko diren aukerak zehazten ditu.

Ez ikusi egin

Ez ikusi egingo diren karaktereak zehazten ditu.

Egoera

Egoera lerroak erakusten ditu bilaketaren bidez itzulitako erregistroak. Taularen bukaerara iristen denean (edo hasierara), bilaketak automatikoki jarraitzen du bukaeratik.

Datu-base oso handietan, erregistroak alderantzizko ordenan bilatzeak luze jo dezake. Halakoetan, egoera-barrak adieraziko dizu oraindik erregistroak kontatzen ari dela.

Bilatu/Utzi

Bilaketa behar bezala egin bada, taulan dagokion eremua nabarmendu egingo da. Bilaketa egiten jarrai dezakezu Bilatu botoian klik eginez berriro. Bilaketa-prozesua eten dezakezu Utzi botoian klik eginez.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten da. LibreOffice(e)tik irten arte azken bilaketaren ezarpenak gorde egingo dira.

Taula edo inprimaki bat baino gehiago irekita badaude, ezarri dokumentu bakoitzari bilaketa-aukerak desberdinak. Dokumentuak ixten ari zarenean, azkena itxi duzun dokumentuaren bilaketa-aukerak gordeko dira soilik.

Emaguzu laguntza!