LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-bistaratzea ordenatzeko irizpideak zehatz ditzakezu hemen.
Ordenatu goranzko ordenan eta Ordenatu beheranzko ordenan funtzioek irizpide bakarraren arabera ordenatzen dute, baina Ordenatu elkarrizketa-koadroan irizpide anitz konbina ditzakezu.
Berrezarri iragazkia/ordena ikonoarekin, lehendik eginda dagoen ordenatzea kendu daiteke.
Hemen zehatz ditzakezu ordenatzeko irizpideak. Ondoren honen arabera, koadroetan irizpide gehiago sartzen badituzu, lehen mailako irizpidearekin bat datozen datuak hurrengo irizpidearen arabera ordenatuko dira.
Esate baterako "Izena" eremua gorantz ordenatzen baduzu eta "Abizena" eremua beherantz, erregistro guztiak izenaren arabera gorantz ordenatuko dira, eta izenen barruan, abizenen arabera beherantz.
Zehaztu eremu-izen bat, eremu horren edukiaren arabera ordenatzeko.
Zehaztu ordenatzeko modua (gorantz edo beherantz).
Zehaztu beste eremuak ordenatzeko bigarren mailako irizpideak.