Iragazki estandarra

Zure taulako datuak iragazteko baldintza logikoak zehazten ditu. Elkarrizketa-koadro hau kalkul-orrietako dokumentuetan, datu-baseen tauletan eta datu-baseen inprimakietan dago erabilgarri. Datu-baseen elkarrizketa-koadroak ez dauka Aukera gehiago botoia.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Datuak - Iragazki gehiago - Iragazki estandarra.

Fitxadun interfazetik:

Choose Data - Standard Filter.

On the Data menu of the Data tab, choose Standard Filter.

Tresna-barretatik:

Icon Standard Filter

Iragazki estandarra


Iragazki-irizpideak

Iragazki bat defini dezakezu hauek zehaztuz: eragile mota, eremu-izena, baldintza logikoa eta balio bat edo argumentu-konbinazio bat.

Eragilea

Ondorengo argumentuetarako, ETA / EDO eragile logikoen artean hauta dezakezu.

Eremu-izena

Argumentuan ezarriko diren eremu-izenak zehazten ditu, uneko taulatik hartuta. Zutabe-izenak ikusiko dituzu eremu-izenentzat testu erabilgarririk ez badago.

Baldintza

Konparaziozko eragileak zehazten ditu eta horien bidez Eremu-izena eta Balioa eremuetako sarrerak esteka daitezke.

Balioa

Eremua iragazteko erabiliko den balio bat zehazten du.

Zehaztutako Eremu-izena aukerarako balio-aukera guztiak ditu Balioazerrenda-koadroak. Iragazkian erabiliko den balioa aukeratu behar duzu. - Hutsik - edo -ez dago hutsik- sarrerak ere aukera daitezke..

Iragazki-funtzioa erabiltzen baduzu datu-baseko taula edo inprimakietan, idatzi iragazteko erabili nahi duzun balioa Balioa testu-koadroan.

Emaguzu laguntza!