Txertatu datu-baseko zutabeak
Markatutako erregistroen eremu guztiak txertatzen dira uneko dokumentuko kurtsorearen kokalekuan. Ikonoa ikusteko ezinbestekoa da uneko dokumentua testu-dokumentu bat edo kalkulu-orri bat izatea.
Datu-iturburuen arakatzailean, hautatu dokumentuan txertatu nahi duzun erregistroa eta ondoren egin klik Datuak testuan ikonoan. Erregistroa kurtsorearen kokalekuan txertatzen da dokumentuan eta erregistroko eremu bakoitzaren edukia taulako zutabe batean kopiatzen da. Erregistro anitz hauta ditzakezu eta dokumentura transferitu Datuak testuan ikonoan klik eginez. Erregistro indibidual bakoitza errenkada berri batean idatziko da.
Datu-iturburuen arakatzailean, hautatu dokumentuan txertatu nahi duzun erregistroa eta ondoren egin klik Datuak testuan ikonoan, edo datu-iturburuen arakatzailetik datuak arrastatu eta jaregin dokumentuan. Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzen da. Hautatu datuak txertatu behar diren taula gisa,eremu gisa edotestu gisa.
Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroan ezarritako hobespenak gorde egiten dira eta aktibo egongo dira elkarrizketa-koadroa irekitzen duzun hurrengo aldian. Gordetzeko prozesu hori independentea da datu-basearekiko eta gehienez 5 datu-baseren hobespenak gorde ditzake.
Datuak taula gisa txertatzen badira dokumentuan, taularen propietateak ez dira gordetzen dokumentuko datuekin batera. Autoformatu funtzioa hautatzen baduzu taula formateatzeko, LibreOffice(e)k formatu-txantiloiaren izena ezagutuko du. Orduan txantiloi hori erabiliko da datuak berriro taula gisa txertatzean automatikoki, baldin eta hobespenak aldatu ez badituzu.