Iragazki automatikoa

Unean hautatutako datu-eremuaren edukia kontuan hartuta iragazten ditu erregistroak.

Iragakzi automatikoa ikonoa

Iragazki automatikoa

Iragazi nahi duzun eremuaren izenean jarri kurtsorea eta egin klik Iragazki automatikoa ikonoan. Edukia eta hautatutako eremuaren izena berdinak dituzten erregistroak ikusiko dira soilik.

Adibidez, New Yorkeko bezero guztiak ikusteko, egin klik "New York" sarrera duen eremu-izen batean. Iragazki automatikoak datu-basetik New Yorkeko bezero guztiak iragazten ditu.

Uneko iragazki automatikoa kendu daiteke Berrezarri iragazkia/ordena ikonoarekin edo Datuak - Iragazkia - Berrezarri iragazkia aukera erabilita.

Hainbat eremu-izen aldi berean iragazteko, egin klik Iragazki lehenetsia ikonoan. Iragazki lehenetsia elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta bertan hainbat iragazteko irizpide konbina daitezke.

Emaguzu laguntza!