Posta

Hiperesteka elkarrizketa-koadroko Posta orrian posta-helbideen hiperestekak sortu daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Egin klik Estandarra barrako Hiperesteka ikonoan, eta sakatu Posta botoia.


Hiperesteken postaren elkarrizketa-koadroaren irudia

Posta

Hartzailea

Zehaztutako posta-helbidea hiperestekari esleitzen dio. Dokumentuan sortuko den hiperesteka berrian klik eginda, mezu-dokumentu berri bat irekiko da, Hartzailea eremuan zehaztu den hartzaileari bidaltzeko prest.

Datu-iturburuak

Datu-iturburuaren arakatzailea ezkutatzen edo erakusten du. Arrastatu hartzailearen Posta elektronikoa datu-eremua datu-iturburuaren arakatzailetik Hartzailea testu-eremura.

Gaia

Dokumentu-mezu berriaren gaiaren lerroan txertatuko den gaia zehazten du.

note

The Mail hyperlink opens links in the format: mailto:name@address?subject=mail_subject . Typically, the system uses the default mail application to manage this.


Beste ezarpen batzuk

Inprimakia

Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.

Gertaerak

Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan, "sagua objektuaren gainean" edo "abiarazi hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.

Testua

Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.

Izena

Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice aplikazioak IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.

Emaguzu laguntza!