Ertzak
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Objektu hau marko baten, grafiko baten edo taula baten ertza izan daiteke. Ikonoa ikusgai egoteko, grafiko, taula, objektu edo marko batek hautatuta egon behar du.
Gelaxka bati ertz mota jakin bat aplikatzeko: jarri kurtsorea gelaxkan, ireki Ertza tresna-barra eta hautatu ertz bat. Grafiko edo taula bat txertatzen duzunean, ertz eta guzti txertatzen dira. Ertza kentzeko, hautatu grafiko-objektua edo taula osoa eta egin klik Ertza tresna-barrako ertzik ez ikonoan.
Informazio gehiago aurkituko duzu laguntzan: Ertzak. testu-taulak formateatzeko informazioa ere aurkituko duzu Ertzak ikonoarekin.