LibreOffice 24.8 laguntza
Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.
Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, ondorengo izendun letra-tipoa erabiliko du programak.
Hautatutako testuan edo kurtsorea kokatutako hitzean aplikatuko dira aldaketak. Ez bada testurik hautatu, ondoren idatzitako testuan aplikatuko da letra-tipoa.
Hautatu diren azken bost letra-tipoen izenak konbinazio-koadroaren goiko partean erakutsiko dira.
Letra-tipoaren izena
LibreOffice aplikazioan, letra-tipo erabilgarriak ikusteko, inprimagailu batek egon behar du instalatuta zure sisteman inprimagailu lehenetsi gisa. Inprimagailua instalatzeko, begiratu zure sistema eragilearen dokumentazioa.
Letra-tipoen izenak, bakoitza bere letra-tipoarekin idatzita ikus daiteke, Erakutsi letra-tipoen aurrebista eremua markatzen bada LibreOffice - Ikusi atalean, Aukerak elkarrizketa-koadroan.