LibreOffice 24.8 laguntza
Inprimakiak diseinu moduan irekitzen ditu, inprimakia editatu ahal izateko.
Ezin dira aktibatu inprimakiko kontrolak edo datu-baseko erregistroak editatu diseinu moduan. Nolanahi ere, kontrolen kokagunea eta tamaina aldatu, beste propietate batzuk editatu eta kontrolak gehitu edo ezabatu daitezke diseinu moduan.
Dokumentua editatzen amaitu ondoren, sakatu inprimaki-nabigatzaileko "Inprimakiak" saguaren eskuineko botoiarekin, eta desautatu Ireki diseinu moduan. Amaitutakoan gorde zure inprimakia.
Inprimaki-dokumentua idazketaren kontra babestuta badago, Ireki diseinu moduan komandoari ez ikusi egingo zaio.