LibreOffice 24.8 laguntza
Konbinazio-eremuekin, eremuaren balioa datu-basean gorde dezakezu edo inprimakian bistaratu.
Konbinazio-eremuan erabiltzaileak sartutako balioak edo zerrendan hautatutakoak, inprimakitik atzitzen den datu-baseko taulan gorde daitezke. Kontuan izan balioak ezin direla beste taula batean gorde. Balioak ez badira gordetzen datu-base batean, inprimakian bakarrik gordeko dira. Hori oso erabilgarria da HTML inprimakietan, erabiltzaileak sartu edo hautatutako balioak zerbitzari bati bidali behar baitzaizkio.
Bi aukera eskaintzen zaizkizu:
Erabiltzaileak sartu edo hautatu duen konbinazio-eremuko balioa datu-baseko eremu batean gorde behar den zehazten du. Uneko inprimakian sar daitezkeen datu-baseko hainbat taula-eremu eskaintzen dira.
Kontrol - Propietateetan, zehaztutako eremua Datu-eremu gisa agertuko da Datuak fitxa-orrian.
Konbinazio-eremuko balioa gordeko den datu-eremua zehazten du.
Konbinazio-eremuko balioa ez dela datu-basean idatziko eta inprimakian bakarrik gordeko dela zehazten du.