Konbinazio-koadro/Zerrenda-koadroen morroia: Eremu-hautapena

Aurreko orrian zehaztutako taulako datu-eremu bat hautatu behar duzu; hori izango da zerrenda- edo konbinazio-koadroan bistaratu beharreko datuak dituen eremua.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra, egin klik Konbinazio-koadroa edo Zerrenda-koadroa ikonoan, eta arrastatu sagua eremua sortzeko. Beharrezkoa da datu-baseren batekiko konexioa egotea inprimakian: morroiaren 2. orrialdea.


Eremu erabilgarriak

Aurreko morroi-orrian aukeratutako taula-eremu guztiak bistaratzen dira.

Bistaratu eremua

Zehaztu konbinazio-koadroetan edo zerrenda-koadroetan bistaratu beharreko datuak dituen eremua.

Hemengo eremu-izen hau Kontrolaren propietateetan agertzen da, Zerrendaren edukia eremuko SQL instrukzioko elementu gisa.

Emaguzu laguntza!