Konbinazio-koadroa/Zerrenda-koadroen morroia

Dokumentuan konbinazio-koadro bat edo zerrenda-koadro bat txertatzen baduzu, automatikoki abiaraziko da morroi bat. Zein informazio bistaratuko den interaktiboki zehazteko aukera emango dizu morroi horrek.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra, egin klik Konbinazio-koadroa edo Zerrenda-koadroa ikonoan, eta arrastatu sagua eremua sortzeko. Beharrezkoa da inprimakian datu-baseren batekiko konexioa egotea.


Ohar-ikonoa

Aktibatu/desaktibatu morroiak ikonoa erabil dezakezu Autopilotua automatikoki abiaraz ez dadin.


Konbinazio-koadroen eta zerrenda-koadroen morroiak azken urratsean bereizten dira. Hori kontrol-eremuen izaerarengatik da:

Zerrenda-koadroak

Zerrenda-koadroetan, erabiltzaileak sarrera bat hautatzen du. Sarrera horiek datu-baseko taula batean gordeta egoten dira eta ezin dira aldatu zerrenda-koadroaren bidez.

Normalean, inprimakian ikusten diren zerrenda-sarrerak dituen taula ez da izaten inprimakiaren oinarria. Inprimakiko zerrenda-koadroek erreferentzia bidez funtzionatzen dute, hau da, zerrenda-sarrera ikusgaien erreferentziak inprimaki-taulan (balio-taula) egoten dira eta hala sartzen dira balio-taulan, erabiltzaileak zerrendako sarrera bat hautatzen eta gordetzen duenean. Erreferentziako balioak erabiliz, uneko inprimaki-taulari estekatutako taula bateko datuak bistara ditzakete zerrenda-koadroek. Horrela Zerrenda-koadroen morroia aukerak datu-base bateko bi taula estekatzea onartzen du. Hartara, inprimakiak erreferentzia egiten dion taula desberdin batean dagoen eremu bateko zerrenda xehatua bistara dezake kontrol-eremuak.

Eremu-izenak (ControlSource) erabiliz bilatzen da eremua beste tauletan eta gero eremuak horren arabera betetzen dira. Eremu-izena ez bada aurkitzen, zerrenda hutsik geratzen da. Zerrenda-eremuek estekatutako zutabeak dituztenean, beste taulako lehen zutabea erabiltzen da aurretik galderarik egin gabe.

Adibidez, artikulu-taula batek hornitzaile baten zenbakia badu, zerrenda-koadroak "hornitzaile-zenbakiaren" esteka erabil dezake hornitzaile-taulatik hornitzailearen izena bistaratzeko. Eremu-estekak orrian esteka horrentzat behar diren ezarpen guztiei buruz galdetuko dizu morroiak.

Konbinazio-koadroak

Konbinazio-koadroetan, erabiltzaileek zerrenda-sarrera bat hauta dezakete edo testua zuzenean idatzi. Sarrerak, erabiltzaileak hautatzeko zerrenda gisa eskaintzen direnak, edozein datu basetako edozein taulatatik sor daitezke. Erabiltzaileek hautatzen dituzten sarrerak edo zuzenean idazten dituztenak, inprimakian bakarrik gorde daitezke edo datu-base batean. Datu-base batean gordetzen badira, inprimakiaren oinarri den datu-baseko taulan idatziko dira.

Konbinazio-koadroek edozein taulatako datuak bistara ditzakete. Konbinazio-koadroan bistaratu beharreko balioak dituen taula (zerrenda-taula) eta uneko inprimaki-taularen arteko esteka zuzena ez da beharrezkoa. Konbinazio-koadroek ez dute erreferentziarik erabiltzen. Erabiltzaileak balio bat sartu edo hautatzen badu eta ondoren gorde, benetan bistaratutako balioa sartuko da inprimaki-taulan. Inprimaki-taula eta zerrenda-taularen artean estekarik ez dagoenez, Eremu-esteka taula ez da hemen agertzen.

Zerrenda-koadroetan, zerrendako sarrerak hauta daitezke eta gero zerrenda-taulan gordetzen dira. Konbinazio-koadroetan, inprimakiaren uneko datu-baseko taulan (balio-taulan) idatz daitekeen testua gehi dezakezu eta han nahi bezala gorde. Funtzio horrentzat Konbinazio-koadroen morroia aukerak Datu-tratamendua orria izaten du azken orri gisa, baina zerrenda-koadroen kasuan ez dago halako orririk. Hemen defini dezakezu testurik sartuko den eta sartzekotan non gordeko den balio-taulan.

Taula-elementua / Zerrenda-koadroa / Konbinazio-koadroaren morroia: Datuak

Hautatu inprimaki-eremuari dagokion datu-iturburua eta taula. Dagoeneko datu-iturburu bati estekatutako dokumentuan txertatzen baduzu inprimaki-eremua, orrialdea ikusezin bihurtuko da.

Konbinazio-koadroa / Zerrenda-koadroen morroia: Taula-hautapena

Zerrenda-sarrera gisa bistara daitekeen edukia duten datu-eremuak dituzten datu-base erabilgarrietatik zehazten du taula bat.

Konbinazio-koadro/Zerrenda-koadroen morroia: Eremu-hautapena

Aurreko orrian zehaztutako taulako datu-eremu bat hautatu behar duzu; hori izango da zerrenda- edo konbinazio-koadroan bistaratu beharreko datuak dituen eremua.

Zerrenda-koadroen morroia: Eremu-esteka

Balio-taula eta zerrenda-taula zein eremuren bidez estekatzen diren adierazi.

Konbinazio-koadroen morroia: Datu-baseko eremua

Konbinazio-eremuekin, eremuaren balioa datu-basean gorde dezakezu edo inprimakian bistaratu.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Emaguzu laguntza!