Taula-kontrolaren eremuan zein eremu bistaratuko diren zehazten du.
Komando hau erabiltzeko...
Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra, egin klik Kontrol gehiago ikonoan, egin klik Taula-kontrola ikonoan, eta arrastatu sagua, eremua sortzeko. Beharrezkoa da datu-baseekiko konexioa egotea.
Eremu erabilgarriak
Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak zerrendatzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta ⇧ edo ⌘Ctrl teklari klik egiten duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.
>
Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
>>
Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
<
Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
<<
Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
Hautatutako eremuak
Inprimaki-eremuan onartutako datu-eremuak bistaratzen dira.