Taula-elementuen morroia

Dokumentuan taula-kontrol bat txertatzen baduzu Taula-elementuen morroia automatikoki abiarazten da. Morroi horretan, interaktiboki zehatz dezakezu zein informazio bistaratuko den taula-kontrolean.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-kontrolak tresna-barra, egin klik Kontrol gehiago ikonoan, egin klik Taula-kontrola ikonoan, eta arrastatu sagua, eremua sortzeko.


Ohar-ikonoa

Aktibatu/desaktibatu morroiak ikonoa erabil dezakezu Autopilotua automatikoki abiaraz ez dadin.


Taula-elementua / Zerrenda-koadroa / Konbinazio-koadroaren morroia: Datuak

Hautatu inprimaki-eremuari dagokion datu-iturburua eta taula. Dagoeneko datu-iturburu bati estekatutako dokumentuan txertatzen baduzu inprimaki-eremua, orrialdea ikusezin bihurtuko da.

Taula-elementuen morroia: Eremu-hautapena

Taula-kontrolaren eremuan zein eremu bistaratuko diren zehazten du.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Emaguzu laguntza!