LibreOffice 24.8 laguntza
Kontrol-elementu eta inprimaki-gertaera guztiak erabil ditzakezu HTML dokumentuetan. Orain arteko gertaera askotan ez da ezer aldatu (adib. foku-gertaeretan). ONFOCUS, ONBLUR, etab. gisa inportatzen eta esportatzen jarraitzen dute JavaScript-entzat eta SDONFOCUS, SDONBLUR, etab. gisa LibreOffice Basic-entzat.
Gainerako gertaera guztientzat, Listener interfazeaz eta gertaeraren metodo-izenaz osatutako izen generikoak erabiltzen dira: XListener::method gisa erregistratutako gertaera bat honela esportatzen da:
SDEvent-XListener-method = "/* gertaeraren kodea */"
Kontuan izan aukera honen XListener- eta metodo-osagaiek maiuskulak eta minuskulak bereizten dituztela.
Kontrolak ere LibreOffice API erabiliz maneiatzen dira. Kontrol bati gertaera bat esleitzen badiozu, barne-funtzionamenduan objektu batek bere burua erregistratuko du kontrol-gertaera jakin baten "Listener" gisa. Hori egin ahal izateko, objektuak interfaze jakin bat erabili behar du, adibidez XFocusListener Interfazea, foku-gertaeren aurrean erreakzionatzeko gaitasuna izan dezan. Gertaera hori gertatzen denean, kontrolak Listener interfazearen metodo berezi bati dei egiten dio kontrolak fokua hartzen duenean. Orduan, gertaerari esleitutako JavaScript edo LibreOffice Basic kodeari dei egiten dio barne-funtzionamenduan erregistratutako objektuak.
HTML iragazkiak orain listener interfazea eta metodo-izen hauek erabiltzen ditu, gertaerak nahi bezala inportatu eta esportatu ahal izateko. Foku-gertaera bat erregistra daiteke
<INPUT TYPE=text ONFOCUS="/* code */"ren bidez
ez beste honekin
<INPUT TYPE=text SDEvent-XFocusListener-focusGained="/* kodea */"
Gertaerak nahi bezala erregistra daitezke beraz, baita zerrenda-koadroetan eskaintzen ez direnak ere. Gertaeren script hizkuntza definitzeko, ondorengo lerroa idatz dezakezu dokumentuaren goiburukoan:
<META HTTP-EQUIV="content-script-type" CONTENT="...">
Adibidez, EDUKI gisa "text/x-StarBasic" erabil dezakezu LibreOffice Basic-entzat edo "text/JavaScript" JavaScript-entzat. Sarrerarik ez bada egiten, JavaScript hartuko da.
Esportatzean, script hizkuntza lehenetsia definituko da makro-kudeaketan aurkitutako lehen modulua oinarri hartuta. Gertaerentzat lengoaia bakarra erabil daiteke dokumentuko.