Gehitu eremua

Inprimakian datu-baseko eremu bat gehitzeko leiho bat irekiko da.

Komando hau erabiltzeko...

Inprimaki-diseinua barran, sakatu

Gehitu eremua ikonoa

Gehitu eremua


Eremua hautatzeko leihoak Inprimaki-propietateak koadroan datu-iturburu gisa adierazitako taula edo kontsultako eremu guztiak zerrendatzen ditu.

Eremu bat uneko dokumentura eraman dezakezu saguaren botoia sakatuta duzula arrastatu eta jareginez. Orduan eremua dokumentuan ezarriko da datu-baseari estekatuta.

Diseinu modua desaktibatzen baduzu, txertatutako eremu bakoitzarentzat sarrera eremu etiketatu bat sortzen du LibreOffice(e)k. Eremu horietan erabiltzaileak datuak sar ditzake.

Emaguzu laguntza!