Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian inprimakien kontrol-eremuetan gauzatzen diren gertaerak eta makroak esteka daitezke.

Gertaera izaten denean, estekatutako makroari deituko zaio. Gertaera bati makro bat esleitzeko, sakatu ... botoia. Esleitu ekintza elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua eta aukeratu Kontrol-propietateak - Gertaerak fitxa.

Ireki Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Kontrol-propietateak ikonoan - Gertaerak fitxa.


Kontrolaren arabera, gertaera desberdinak egongo dira erabilgarri. Gertaerak fitxa-orrian, zerrendan hautatutako kontrolaren eta testuingururako gertaera erabilgarriak agertzen dira soilik.
Honako gertaerak daude definituta:

Onartu ekintza

Gertaera hau kontrolean klik eginda ekintza bat abiarazi baino lehenago gertatzen da. Adibidez, "Bidali" botoi batean klik egitean bidalketa-ekintza bat abiarazten da; hala ere, benetako "bidali" prozesua abiarazteko, Hastean gertaera gertatu behar da. Onartu ekintza gertaera erabilita prozesua hil daiteke. Estekatutako metodoak FALSE (faltsua) itzultzen badu, Hastean gertaera ez da exekutatuko.

Exekutatu ekintza

Exekutatu ekintza gertaera ekintza bat hasten denean gertatzen da. Adibidez, inprimakiak Bidali botoia badu, bidalketa-prozesuak hasiko den ekintza ordezkatzen du.

Aldatzean

Aldatzean gertaera kontrolak fokua galtzen duenean eta fokua galdu ondoren kontrolaren edukia aldatu denean gertatzen da.

Testua aldatzean

Testua aldatzean gertaera sarrera-eremu batean testua sartu edo aldatzen bada gertatzen da.

Egoera aldatzean

Egoera aldatzean gertaera kontrol-eremuaren egoera aldatzen denean gertatzen da, adibidez markatuta bazegoen eta marka kentzen bazaio.

Fokua hartzean

Fokua hartzean gertaera kontrol-eremuak fokua jasotzen duenean gertatzen da.

Fokua galtzean

Fokua galtzean gertaera gertatzen da kontrol-eremu batek fokua galtzen badu.

Tekla sakatzean

Tekla sakatzean gertaera kontrolak fokua duenean eta erabiltzaileak edozein tekla sakatzen duenean gertatzen da. Gertaera hori makro batekin estekatu daiteke sarrerak egiaztatzeko.

Tekla askatzean

Tekla askatzean gertaera kontrolak fokua edukita erabiltzaileak edozein tekla askatzen duenean gertatzen da.

Sagua barnean dagoenean

Sagua barnean dagoenean gertaera sagua kontrol-eremuaren barnean badago gertatzen da.

Tekla sakatu eta sagua arrastatzean

Tekla sakatu eta sagua arrastatzean gertaera tekla bat sakatuta dagoen bitartean sagua arrastatzen denean gertatzen da. Adibidez, arrastatu eta jaregitean, tekla gehigarri batek ekitzaren modua zehazten du (mugitzea edo kopiatzea).

Sagua mugitzean

Sagua mugitzean gertaera sagua kontrolaren gainean mugitzen denean gertatzen da.

Saguaren botoia sakatzean

Saguaren botoia sakatzean gertaera saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean saguaren botoia sakatuta badago gertatzen da.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan kontroleko laster-menu baterako eskaerak jakinarazteko ere erabiltzen dela gertaera hau.


Saguaren botoia askatzean

Saguaren botoia askatzean gertaera saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean saguaren botoia askatzen bada gertatzen da.

Sagua kanpoan dagoenean

Sagua kanpoan dagoenean gertaera sagua kontrol-eremuaren kanpoan dagoenean gertatzen da.

Eguneratu aurretik

Eguneratu aurretik gertaera gauzatzen da erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukiak datu-iturburuan idatzi baino lehen. Estekatutako makroak ekintza hori eragotzi dezake FALSE (faltsua) itzultzen badu.

Eguneratu ondoren

Eguneratu ondoren gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-basean idatzi ondoren gertatzen da.

Berrezarri aurretik

Berrezarri aurretik gertaera gauzatzen da inprimaki bat berrezarri baino lehen.True (egia) itzultzen bada, berrezarpena onartzen da, eta False (faltsua) itzultzen bada, eragiketa bertan behera geratzen da.

Inprimaki bat berrezartzen da ondorengo baldintzetako bat betetzen bada:

  1. 'Reset' botoi gisa definitutako (HTML) botoi bat sakatzen du erabiltzaileak.

  2. Datu-iturburu bati estekatutako formula batean erregistro berri eta huts bat sortzen da. Azken erregistroan, esaterako, Hurrengo erregistroa botoia sakatuz.

Berrezarri ondoren

Berrezarri ondoren gertaera inprimaki bat berrezarri ondoren gertatzen da.

Emaguzu laguntza!