Orokorra

Orokorra fitxaren bidez, inprimaki-kontrol baten propietate orokorrak defini daitezke. Propietateak aldatu egiten dira kontrol motaren arabera. Propietate hauek guztiak ez dira erabilgarriak kontrol guztietan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua eta aukeratu Kontrol-propietateak - Orokorra fitxa.

Ireki Inprimaki-diseinua tresna-barra, egin klik Kontrola ikonoan eta ondoren Orokorra fitxan.


note

Uneko inprimaki-dokumentua HTML formatura esportatzen baduzu, lehenetsitako kontrol-balioak esportatuko dira eta ez uneko kontrol balioak. Balio lehenetsiak - kontrol motaren arabera - propietateen bidez konfiguratzen dira: balio lehenetsia (adibidez testu-eremuetan), egoera lehenetsia (kontrol-laukietan eta aukera-eremuetan) eta hautapen lehenetsia (zerrenda-koadroetan).


Aingura

Kontrola non ainguratuko den definitzen du.

Aktibazio-ordena

'Aktibazio-ordena' propietateak zehazten du kontrolak zein ordenatan fokuratuko diren inprimakiaren barruan tekla sakatzen denean. Kontrol bat baino gehiago duen inprimakian, fokua hurrengo kontrolera aldatuko da tekla sakatzean. Fokua zein ordenatan aldatzen den zehaztu daiteke 'Aktibazio-ordena' atalean dagoen indizea erabilita.

note

"Aktibazio-ordena" propietatea ez da erabiltzen ezkutuko kontroletan. Nahi izanez gero, propietate hau ezar daiteke irudi-botoietan eta irudi-kontroletan. Horrela, kontrol horiek teklaren bidez hauta daitezke.


Inprimaki bat sortzean, inprimaki horri gehitzen zaizkion kontrol-eremuei automatikoki esleitzen zaie indize bat; gehitzen den kontrol-eremu bakoitzeko, indizea ere gehituz joaten da (aldiko 1). Kontrol baten indizea aldatzen baduzu, gainerako kontrolen indizeak ere automatikoki eguneratuko dira. Fokua ezarri ezin zaien elementuei ere (Tabstop = No) balio bat esleitzen zaie. Hala ere, kontrol horiek saltatu egiten dira tekla sakatzean.

Oso erraz defini ditzakezu kontrolen indizeakAktibazio-ordena elkarrizketa-koadroan.

Aldaketa handia

Erabiltzaileak korritze-barrako diapositibatik gertu klik egitean balioa gehitu edo kendu behar den definitzen du.

Aldaketa txikia

Erabiltzaileak korritze-barrako Gezia ikonoan klik egitean balioa gehitu edo kendu behar den definitzen du.

Altuera

Kontrolaren altuera definitzen du.

Amaitu testu-lerroak honekin

Testu-eremuetan, hautatu testua datu-baseko zutabe batean idaztean erabiliko den lerro-amaierako kodea.

Atzeko planoaren kolorea

Kontrol-eremu gehienek atzeko planoaren kolorea ezartzeko aukera dute. Atzeko planoaren kolorea aukeran klik egitean, hainbat koloreren artean bat hautatzeko aukera ematen duen zerrenda bat irekitzen da. 'Estandarra' aukerak sistemaren ezarpena hartzen du. Erabili nahi den kolorea zerrendan ez badago, egin klik ... botoian Kolorea elkarrizketa-koadroan beste kolore bat definitzeko.

Atzerapena

Errepikatzen diren gertaeren arteko atzerapena, milisegundotan, zehazten du. Gertaera errepikakorrak gertatzen dira gezi-tekla batean edo korritze-barraren atzeko planoan klik egitean, edo nabigazio-barra baten nabigazio-botoietako batean klik egitean, eta saguaren botoiari sakatuta eusten zaionean denbora batez. Balio bat eta ondoren baliozko denbora-unitate bat sartu daiteke, adibidez 2 s edo 500 ms.

Automatikoki bete

The Betetze automatikoa funtzioak aurreko sarreren zerrenda bat bistaratzen du edozein sarrera idazten hasterakoan.

Balio lehenetsia

Kontrol-eremuaren balio lehenetsia ezartzen du. Adibidez, balio lehenetsia inprimakia irekitakoan sartuko da.

Reset motako botoian, Balio lehenetsia sarrerak kontrolaren egoera definitzen du, erabiltzaileak reset botoia aktibatzen badu.

Balio-gehi./gutxitzea

Biratze-botoiaren kontrola aktibatzen denean gehituko eta kenduko diren tarteak zehaztuko ditu.

Balio-urratsak

Zenbakien eta moneten biratze-botoiek izango dituzten balio-tarteak aurrezarri daitezke. Erabili biratze-botoiaren gorako eta beherako geziak balioa handitzeko edo txikitzeko.

Balioa

Ezkutuko kontrol batean, Balioa atalean, ezkutuko kontrolak heredatuko dituen datuak sartu daitezke. Datu horiek transferitu egingo dira inprimakia bidaltzean.

Biratze-botoia

Zenbakizko eremuak, moneta-eremuak, data- eta ordu-eremuak biratze-botoi gisa sartu daitezke inprimakian.

Botoi lehenetsia

'Botoi lehenetsia' propietateak zehazten du botoia aktibatuko dela tekla sakatzen denean. Elkarrizketa-koadroa edo inprimakia ireki eta ez bada beste ekintzaren bat gauzatzen, propietate hori duen botoia botoi lehenetsia izango da.

note

Propietate hori beti dokumentuko botoi bakar bati esleitu behar zaio.


Web orrialdeko inprimakiak erabiltzean, bilaketako maskaretan propietate hau ager daiteke. Edizioko maskarak dira, testu-eremu bat eta Bidalketa mota duen botoia dutenak. Bilatu nahi den hitza testu-eremuan sartzen da eta botoia sakatuz hasten da bilaketa. Lehenetsi gisa definitu bada botoia, tekla sakatu eta hitzaren bilaketa hasiko da.

Data lehenetsia

Data lehenetsia ezartzen du.

Data-formatua

Data-eremuetan, data zein formatutan irakurriko den zehaztu daiteke.

note

Formatu-eremu guztiei (data, ordua, moneta, zenbakia) automatikoki emango zaie hautatutako formatua haietatik irten eta berehala, berdin dio informazioa nola sartu duzun.


Dezimalak

Zenbakien eta moneten eremuetan, dezimal modura bistaratuko den digitu kopurua zehaztu daiteke.

Egoera lehenetsia

Aukera bat edo kontol-lauki bat modu lehenetsian hautatuta dgoen ala ez zehazten du.

Reset motako botoian, erabiltzaileak reset botoia aktibatzen duenean kontrolak izango duen egoera definitzen da.

Elkartutako aukera-eremuetan, "Egoera lehenetsia" propietateak definitzen du ezarpen lehenetsiari dagokion taldearen egoera.

Ekintza

Nabigazioko ekintzak erabili ditzakezu zure datu-basearen nabigazio-botoi propioak diseinatzeko.

Ondorengo taulak botoi bati eslei diezazkiokezun ekintzak deskribatzen ditu:

Ekintza

Deskribapena

Bat ere ez

Ez da ekintzarik egin.

Bidali inprimakia

Uneko inprimakiko beste kontrol-eremu batean sartutako datuak Inprimaki-propietateak ataleko URL aukeran zehaztutako helbidera bidaltzen ditu.

PDF fitxategi bat esportatzean, inprimakiaren datuen propietatean sartu "URL" testu-koadroan.

Berrezarri inprimakia

Aurrez definitutako balio lehenetsiak berrezartzen ditu beste kontrol-eremu batzuetan (egoera lehenetsia, hautapen lehenetsia, balio lehenetsia).

Ireki dokumentua / web orria

URLa atalean zehaztutako URLa irekitzen du. Markoa erabil daiteke helburuko markoa zehazteko.

Lehen erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du lehenengo erregistrora.

Aurreko erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du aurreko erregistrora.

Hurrengo erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du hurrengo erregistrora.

Azken erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du azken erregistrora.

Gorde erregistroa

Uneko erregistroa gordetzen du, behar izanez gero.

Desegin datu-sarrera

Uneko dokumentuko aldaketak alderantzikatzen ditu.

Erregistro berria

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du txertatutako errenkadara.

Ezabatu erregistroa

Uneko erregistroa ezabatzen du.

Freskatu inprimakia

Uneko inprimakian azkenekoz gordetako bertsioa birkargatzen du.


Erregistro-markatzailea

Lehen zutabea errenkada-etiketekin bistaratuko den ala ez, eta uneko erregistroa gezi batekin markatuko den, zehazten du.

Erregistroetako ekintzak

Ekintza-elementuak Nabigazioa barraren kontrol hautatu batean erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Ekintza-elementuak honakoak dira: Gorde erregistroa, Desegin, Ezabatu erregistroa, Freskatu.

Errenkada-altuera

Taulen kontroletan, sartu balio bat errenkada-altuerarako. Nahi bada, baliozko neurketa-unitate bat ere erantsi daiteke, adibidez 2 cm.

Errepikatu

Kontrol batean, abididez biratze-botoi batean, klik egin eta saguaren botoiari sakatuta eustean, kontrol horren ekintza errepikatuko den ala ez zehazten du.

Ertza

Markoa duten kontrol-eremuetan, haien ertzak inprimakian izango duen itxura zehaztu daiteke 'Ertza' propietatea erabilita. Hiru aukera daude: 'Markorik gabe', 3D itxura' eta 'Laua'.

Ertzaren kolorea

'Ertza' propietatean 'laua' balioa duten kontrolen ertz-kolorea zehazten du.

Eskala

Irudiaren tamaina aldatzen du kontrolaren tamainara egokitu dadin.

Estiloa

Kontrol-laukiak eta aukera-botoiak 3D itxurarekin (lehenetsia) edo itxura lauarekin bistaratuko diren zehazten du.

Etiketa

'Etiketa' propietateak ezartzen du kontrol-eremuaren etiketa, inprimakian bistaratuko dena. Propietate horrek datu-eremuaren etiketa ikusgaia edo zutabe-goiburukoa zehazten du taulen kontrol-inprimakietan.

Kontrol berria sortzen duzunean, "Izena" propietatean aurredefinitutako deskribapen lehenetsi gisa erabiltzen da kontrola etiketatzeko. Kontrol-eremuaren izena eta kontrolaren osoko zenbakia erabiltzen dira etiketa sortzeko (adibidez, CommandButton1). "Titulua" propietatearen bidez beste deskribapen bat eslei diezaiokezu kontrolari. Horrela, kontrolaren funtzioa argiago adieraziko da. Erabiltzaileak ikusiko duen etiketa ulergarriagoa izan dadin, aldatu sarrera hau.

Lerro anitzeko titulu bat sortzeko, ireki konbinazio-koadroa Gezia botoia erabilita. Lerro-jauzia sar daiteke ++ sakatuta.

note

"Titulua" propietatea erabiltzaileak ikusgai duen interfazean inprimaki-elementuak etiketatzeko soilik erabiltzen da. Makroak erabiltzen badituzu, kontuan izan exekutatzean kontrolak beti "Izena" propietatearen bidez izendatzen direla.


Etiketa-eremua

Kontrolaren etiketaren iturburua zehazten du. Etiketa-eremuko testua erabiliko da, datu-baseko eremuaren izenaren ordez. Adibidez, Iragazki-nabigatzailean, Bilatu elkarrizketa-koadroan eta zutabe-izen gisa taula-bistan.

Etiketaren karaktere bat mnemoniko gisa definitzeko da, horrela erabiltzailea kontrol honetan teklatuko karaktere bat sakatuz sartuko da, txertatu tilet bat (~) karakterearen aurretik etiketan.

Aukera-botoiak erabiltzean, talde-marko bateko testua bakarrik balia daiteke etiketa-eremu gisa. Talde bereko aukera-botoi guztiei aplikatzen zaie testu hori.

Testu-eremuaren ondoko ... botoian klik egiten baduzu, Etiketa-eremuaren hautapena elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Hautatu zerrendako etiketa bat.

Check the No assignment box to remove the link between a control and the assigned label field.

Ezkutatu hautapena

Kontrol batek fokua galdu ondoren kontroleko testu-hautapenak hautatuta jarraitzen duen ala ez zehazten du.Ezkutatu hautapena aukeran 'Ez' ezartzen bada, hautatutako testuak hautatuta jarraituko du testua duen kontrolak fokua galduta ere.

Formatu zorrotza

Formatuaren egiaztatze bat izan daiteke formatudun edukiak onartzen dituzten kontrol-eremuetan (data, ordua eta abar). Formatu zorrotzaren funtzioa aktibatuta badago (Yes), baimendutako karaktereak soilik onartuko dira. Adibidez, data-eremu batean, zenbakien edo daten bereizleak soilik onartuko dira; alfabetoko sarrera guztiei ez ikusiarena egingo zaie.

Formatua

Kontrolaren formatu-kodea zehazten du. Egin klik ... botoian formatu-kodea hautatzeko.

Gaituta

Kontrol-eremu batek "Gaituta" propietatea badu (Bai), inprimakiaren erabiltzaileak kontrol-eremua erabili dezake. Bestela (Ez), grisez margotuta eta desgaituta egongo da.

Geh. balioa

Zenbakien eta moneten eremuetan, erabiltzaileak sartu dezakeen gehieneko balioa zehaztu daiteke.

Geh. data

Erabiltzaileak sartutako balioek gainditu ezin dezaketen data bat zehazten du.

Geh. denbora

Denbora bat definitzen du kontrol-eremurako, erabiltzaileak sartzen duen beste edozein baliok gainditu ezin dezakeena.

Geh. korritze-balioa

Zehaztu korritze-barren kontrol baten gehieneko balioa.

Geh. testu-luzera

Testuetan eta konbinazio-koadroetan, erabiltzaileak sartu dezakeen gehieneko karaktere kopurua definitu daiteke. Kontrol-eremuaren propietate hori zehaztugabea bada, ezarpen lehenetsia zero da.

Kontrola datu-base bati estekatuta badago, eta testuaren luzera datu-basearen eremu-definiziotik hartu behar bada, testu-luzerarik ez duzu sartu behar hemen. Ezarpenak datu-basetik hartzeko ezinbestekoa da kontrol-propietatea definitu gabe egotea ("Definitu gabe" egoera).

Goitibehera

Goitibeherako propietatea duen kontrol-eremu batek gezi-botoi gehigarria du inprimakian dauden sarreren zerrenda irekitzeko saguarekin klik egitean. Lerro kopurua atalean, goitibeherakoan zenbat lerro (edo errenkada) bistaratuko diren zehaztu daiteke. Konbinazio-eremuek goitibeherako propietatea izan dezakete.

Taula-kontrol batean zutabe gisa txertatutako konbinazio-koadroek beti goitibehera propietatea izaten dute lehenespenez.

Grafikoak

Irudi-botoi batek 'Grafikoa' izeneko propietatea du. 'Grafikoa' propietateak zehazten du botoian bistaratu nahi den grafikoaren bide-izena eta fitxategi-izena. Grafikoaren fitxategia hautatzeko ... botoia erabiltzen bada, bide-izena eta fitxategi-izena automatikoki gehituko dira testu-koadroan.

Gut. balioa

Zenbakizko eta monetako eremuetan gutxieneko balio bat ezarri daiteke erabiltzaileak balio txikiagoa sartu dezan eragozteko.

Gut. data

Erabiltzaileak sartu dezakeen datarik zaharrena zehazten du.

Gut. denbora

Erabiltzaileak sartu dezakeen gutxieneko denbora zehazten du.

Gut. korritze-balioa

Zehaztu korritze-barren kontrol baten gutxieneko balioa.

Hartu fokua klik egitean

Aukera honetan "Bai" ezartzen baduzu, Sakatu botoiak fokua hartzen du botoian klik egitean.

Hautapen anizkoitza

Zerrenda-koadro bateko elementu bat baino gehiago hautatzea ahalbidetzen du

Hautapen lehenetsia

Sarrera lehenetsi gisa markatuko den zerrenda-koadroko sarrera zehazten du.

Reset motako botoian, Hautapen lehenetsia sarrerak zerrenda-koadroaren egoera definitzen du, erabiltzaileak reset botoia aktibatzen badu.

Balio-zerrenda bat duen zerrenda-koadro batean, ... botoian klik egiten baduzu, Hautapen lehenetsia elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Hautapen-lehenetsia elkarrizketa-koadroan hautatu, hautatu gisa markatu nahi dituzun sarrerak zerrenda-koadroa duen inprimakia irekitzen duzunean.

Hiru egoerakoa

Kontrol-lauki batek, estekatutako datu-base bateko TRUE eta FALSE balioez gain, ZERO balioak ere ordezkatu ditzakeeen zehazten du. Funtzio hori erabilgarri egoteko, datu-baseak hiru egoera onartu behar ditu: TRUE, FALSE eta ZERO.

note

"Hiru egoerakoa" propietatea datu-baseetako inprimakietarako soilik dago definituta, ez HTML inprimakietarako.


Hitz-zatiketa

Testua lerro bat baino gehiagotan bistaratzen du.Testu-koadro batean lerro-jauziak erabiltzea ahalbidetzen du, testu-lerro bat baino gehiago sartu ahal izan dadin. Lerro-jauzia eskuz sartzeko, sakatu tekla.

Ikonoaren tamaina

Hautatutako Nabigazioa barra bateko ikonoak txikiak edo handiak izango diren zehazten du.

Ikur-kolorea

Kontroletako ikurren kolorea zehazten du, adibidez, korritze-barra bateko gezienak.

Ikusgai

Modu bizian kontrola ikusgai egongo den ala ez definitzen du. Diseinu moduan, kontrola beti ikusgai egongo da.

Gogoan izan propietate hau "Bai" (balio lehenetsia) bada, horrek ez duela beti esan nahi kontrola pantailan agertuko denik. Muga gehiago aplikatzen dira kontrol baten benetako ikusgaitasuna kalkulatzen denean. Esaterako, Writer aplikazioko sekzio ezkutu batean kokatutako kontrol bat ez da inoiz ikusgai izango, gutxienez sekzioa bera ikusgai bihurtzen den arte.

Propietatearen balioa "Ez" bada, kontrola beti ezkutatuta egongo da zuzeneko moduan.

OpenOffice.org 3.1 bertsiora artekoek ez ikusi egingo diote propietate horri hori erabiltzen duten dokumentuak irakurtzean, horri buruzko jakinarazpenik egin gabe.

Inprimagarria

Kontrol-eremua dokumentu baten inprimatutako bertsioan agertuko den ala ez zehazten du.

Iragaztea/ordenatzea

Iragazte- eta ordenatze-elementuak Nabigazioa barraren kontrol hautatu batean erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Iragazte- eta ordenatze-elementuak honakoak dira: Ordenatu gorantz, Ordenatu beherantz, Ordenatu, Iragazki automatikoa, Iragazki lehenetsia, Aplikatu iragazkia, Berrezarri iragazkia/ordenatu.

Irakurtzeko soilik

'Irakurtzeko soilik' propietatea erabiltzaileak testua sartu dezakeen edozein kontroletan ezarri daiteke. Propietate hori datu-base batetik datozen grafikoak erabiltzen dituen irudi-eremu bati esleitzen bazaio, erabiltzaile ezin izango du grafiko berririk txertatu datu-basean.

Izena

Kontrol-eremu bakoitzak eta inprimaki bakoitzak 'Izena' propietate bat du haiek identifikatu ahal izateko. Izena inprimaki-nabigatzailean agertuko da eta, izena erabilita, kontrol-eremuari erreferentzia egin ahal zaio makro batetik. Ezarpen lehenetsiak jarraituta, eremuek hasieratik dute zehaztuta izen bat, eremuaren etiketa eta zenbakia konbinatuta eraikitzen dena.

note

Makroak erabiltzen badituzu, egiaztatu kontrolen izenak bakarrak direla.


Funtzionalki elkarri lotutako kontrolak elkartzeko ere erabiltzen dira izenak, abibidez, aukera-botoiak. Horretarako, izen bera eman taldeko kide guztiei: izen bereko kontrolek taldea osatzen dute. Elkartutako kontrolak ikusteko Talde-markoa erabil daiteke.

Jarri ikurra aurrean

Moneta-eremuak erabiltzean, moneta-ikurra zenbakiaren aurretik edo ondoren bistaratuko den zehazten du. Ezarpen lehenetsia da moneta-ikurrak ez direla aurretik jartzen.

Karaktere-maskara

Eremu maskaratuetan karaktere-maskara bat zehaztu daiteke. Karaktere-maskara batek inprimaki baten hasierako balioak ditu, eta beti dago ikusgai inprimakia deskargatu ondoren. Editatu maskararako karaktere-kode bat erabilita, erabiltzaileak maskaratutako eremuan idatzi ditzakeen sarrerak mugatu daitezke.

note

Karaktere-maskararen luzerak beti sarrera-maskararen luzerarekin bat etorri behar du. Bestela, sarrera-maskara moztu egingo da edo zuriuneekin beteko da luzera guztia osatu arte.


Kokatzea

Kokatze-elementuak Nabigazioa barran hautatutako kontrol batean erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Kokatze-elementuak honakoak dira: Erregistro-etiketa, Erregistro-kokagunea, Erregistro-zenbaketaren etiketa, Erregistro-zenbaketa.

Korritze-balio lehenetsia

Korritze-barraren balio lehenetsia ezartzen du.

Korritze-barra

Zehazten den motako korritze-barra bat gehitzen zaio testu-koadroari.

Laguntza-testua

Kontrolari buruzko aholku modura bistaratuko den laguntzako testu bat sartzeko aukera ematen du. Aholkua sagua kontrolaren gainetik igarotzen denean erakutsiko da.

URL mota botoietan, laguntza-testua argibide luze gisa agertuko da, URL aukeran sartutako URL helbidearen ordez.

Laguntza-testua

Kontrol-eremu bakoitzean informazio gehigarria edo testu deskribatzaile bat adierazi daiteke kontrol-eremurako. Propietate hau programatzaileentzako da lagungarria, horri esker kodean erabili daitekeen informazio gehigarria gorde baitezakete. Adibidez, erabili eremu hau aldagaiak edo beste ebaluazio-parametro batzuk gordetzeko.

Laguntzaren URLa

Sortakako etiketa bat zehazten du URLa idazteko, laguntzako dokumentu bati erreferentzia egiten diona eta kontrol-eremuaren laguntzarekin deitu daitekeena. Kontrol-eremuaren laguntza ireki daiteke fokua kontrol-eremuaren gainean kokatuta badago eta erabiltzaileak F1 sakatzen badu.

Lerro kopurua

'Goitibehera' propietatea duten konbinazio-koadroetan, goitibeherako zerrendan zenbat lerro bistaratuko diren zehaztu daiteke. Goitibehera aukera ez duten kontrol-eremuetan, lerroen bistaratzea kontrol-eremuaren eta letra-tipoaren tamainen araberakoa izango da.

Lerrokatzea / Irudiak lerrokatzea

Lerrokatze-aukerak honakoak dira: ezkerrean lerrokatua, eskuinean lerrokatua eta zentratua. Aukera horiek honako elementuetan daude erabilgarri:

  1. Etiketa-eremuen titulua,

  2. Testu-eremuen edukia,

  3. Taula-kontrol bateko zutabeen taula-eremuaren edukia,

  4. Botoietan erabiltzen diren grafikoak edo testuak,

    note

    Lerrokatzea aukerak botoietan Irudiak lerrokatzea izena du.


Letra-tipoa

Testu edo izenburuak dituzten kontrol-eremuetan, hautatu erabili nahi den letra-tipoa. Letra-tipoa elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik ... botoian. Hautatutako letra-tipoa kontrol-eremuen izenetan eta taulen kontrol-eremuetako datuak erakusteko erabiliko da.

Markoa

'Ireki dokumentua / web orria' ekintzari esleitu zaion botoi batean klik egitean irekitzen den URLa bistaratzeko erabiliko den helburuko markoa ere zehaztu daiteke.

Eremuan klik egiten baduzu, zerrendan aukera bat hautatu, hurrengo dokumentua zein markotan kargatuko den zehazteko. Aukera hauek daude:

Sarrera

Esanahia

_blank

Dokumentua hutsik dagoen marko berri batean sortuko da.

_parent

Dokumentua maila altuagoko marko batean sortuko da. Ez badago goi-mailakorik, dokumentua marko berdinean sortuko da.

_self

Dokumentua marko berean sortuko da.

_top

Hurrengo dokumentua 'Top Window' (goiko leiho) batean sortuko da, hau da, hierarkiako maila goreneko markoan; markoa jada hierarkiako altuena bada, dokumentua uneko markoan sortuko da.


note

"Markoa" propietatea datu-baseetako inprimakietan erabiltzen da, baina ez HTML inprimakietan.


Milakoen bereizlea

Zenbakien eta moneten eremuetan, milakoen bereizlea erabiliko den ala ez zehaztu daiteke.

Moneta-ikurra

Moneta-eremuetan, moneta-ikurra aurredefinitu daiteke karakterea edo katea 'Moneta-ikurra' propietatean sartuta.

Nabigazio-barra

Nabigazioa barra taula-kontrolaren beheko ertzean bistaratuko den ala ez zehazten du.

Nabigazioa

Nabigazio-elementuak Nabigazioa barraren kontrol hautatu batean erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Nabigazio-elementuak honakoak dira: Lehen erregistroa, Aurreko erregistroa, Hurrengo erregistroa, Azken erregistroa.

Ordu lehenetsia

Lehenetsitako ordua ezartzen du.

Ordu-formatua

Ordua bistaratzeko erabili nahi duzun formatua zehaztu dezakezu.

Orientazioa

Korritze-barraren edo biratze-botoiaren orientazio horizontala edo bertikala zehazten du.

Pasahitzetako karaktereak

Erabiltzaileak pasahitz bat sartzen badu, erabiltzaileak idatzitako karaktereen ordez bistaratuko diren karaktereak zehaztu daitezke. Pasahitz-karakterea aukeran, sartu nahi den karakterearen ASCII kodea. 0 eta 255 arteko balioak erabili daitezke.

tip

Karaktereak eta haien ASCII kodeak Karaktere bereziak elkarrizketa-koadroan (Txertatu - Karaktere berezia) ikus daitezke.


Saguaren gurpil-gertaerak

Erabiltzaile batek saguaren gurpila korritzen duenean balioa aldatzen den ezartzen du. Inoiz ez: Ez da balioa aldatuko. Fokua duenean: (lehenetsia) Balioa aldatzen da kontrolak fokua duenean eta gurpila kontrolari apuntatzen dagoenean eta korritzen denean. Beti: Balioa aldatzen da gurpila kontrolari apuntatzen dagoenean eta korritzen denean, berdin dio zein kontrolek duen fokua.

Sarrera-maskara

Karaktere-kode eredu-eremuetan zehaztuta, erabiltzaileak eredu-eremuan zer sartzen duen mugatu daiteke.

Zenbat kokagune sar daitezkeen zehazten du sarrera-maskararen luzerak. Edizio-maskararekin bat ez datozen karaktereak sartzen badira, sarrera baztertu egiten da eremutik irtetean. Ondorengo karaktereak sar ditzakezu edizio-maskara definitzeko:

Karakterea

Esanahia

L

Testu-konstantea. Kokaleku hau ezin da editatu. Karaktere-maskarari dagokion kokalekuan bistaratzen da karakterea.

a

a-z eta A-Z karaktereak sar daitezke. Maiuskula karaktereak ez dira minuskula karaktere bihurtzen.

A

A-Z karaktereak sar daitezke. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

c

a-z, A-Z eta 0-9 karaktereak sar daitezke. Maiuskula karaktereak ez dira minuskula karaktere bihurtzen.

C

A-Z eta 0-9 karaktereak sar daitezke. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

N

0-9 karaktereak soilik sar daitezke.

x

Edozein karaktere inprimagarri sar dezakezu.

X

Edozein karaktere inprimagarri sar daitezke. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.


Adibidez, definitu edizioko maskara "NNLNNLLLLL" bezala "__.__.2000" karaktere-maskaran erabiltzeko, honela erabiltzaileak lau digitu soilik idatzi beharko ditu data sartzean.

Tabulazioa

'Tabulazioa' propietateak zehazten du kontrol-eremu bat teklarekin hautatu ahal izango den ala ez. Honako aukerak daude erabilgarri:

Ez

tekla sakatzean, fokuak ez ikusi egiten dio kontrolari.

Bai

teklarekin hauta daiteke kontrola.


Tamaina ikusgaia

Korritze-barrako kurtsorearen tamaina zehazten du, "balio-unitatean". Adibidez, ("Geh. korritze-balioa" ken "Gut. korritze-balioa") / 2 bada, orduan atzeko planoko arearen erdia hartuko du korritze-barraren kurtsoreak.

0 ezartzen bada, kurtsorearen zabalera eta altuera berdinak izango dira.

Testu lehenetsia

Testu lehenetsia ezartzen du testu-koadroan edo konbinazio-koadroan.

Testu mota

Kontrol-eremu batean, adibidez testu-koadroetan edo etiketetan, lerro-jauziak eta formatua erabiltzea ahalbidetzen du. Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko, sakatu tekla. Formatudun testua sartzeko, hautatu "Lerro anitzekoa formatuarekin".

warning

"Lerro anitzekoa formatuarekin" hautatzen baduzu, kontrol hau ezin da lotu datu-baseko eremu batekin.


note

"Lerro anitzeko sarrera" izena du kontrol honek taula-kontrol bateko testu-zutabea denean.


Txandakatu

Sakatzeko botoi batek txandakatzeko botoi baten portaera duen zehazten du. Txandakatu ezarpenari "Bai" balioa ematen badiozu, "hautatua" eta "hautatu gabea" kontrol-egoeren artean txandakatu dezakezu kontrola, botoia sakatzen duzunean edo kontrolak fokua duen bitartean zuriune-barra sakatzen duzunean. "Hautatua" egoeran dagoen kontrola "sakatuta" modura agertzen da.

URLa

Sartu Ireki dokumentua / web orria botoiaren URL helbidea URLa koadroan. Botoian klik egitean helbidea irekiko da.

Erabiltzaile moduan, sagua botoiaren gainera eramaten duzunean, URLa argibide luze gisa agertuko da beste Laguntza-testurik ez badago sartuta.

Xkokagunea

Kontrolaren X kokapena definitzen du, aingurarekiko.

Ykokagunea

Kontrolaren Y kokapena definitzen du, aingurarekiko.

Zabalera

Taulen kontrol-eremuko zutabe-zabalera ezartzen du LibreOffice moduluaren aukeretan zehaztu den unitateetan. Nahi bada, balio bat eta ondoren baliozko neurketa-unitate bat sartu daiteke, adibidez 2 cm.

Zabalera

Kontrolaren zabalera definitzen du.

Zerrenda-sarrerak

Kontuan izan teklatu-kontrolei buruzko aholkuak.

Aurrez definitutako zerrenda-sarrera lehenetsia Hautapen lehenetsiaren konbinazio koadroan sartzen da.

note

Kontuan izan hor sartutako zerrenda-sarrerak inprimakian gehituko direla, "Balio-zerrenda" aukera hautatzen bada Zerrendaren edukiaren mota aukerako Datuak fitxan.


Ez badituzu zerrenda-sarrerak datu-basean idatzi nahi edo web inprimakiaren hartzaileari bidali, baizik eta, inprimakian ikusten ez diren balioak esleitu, zerrenda-sarrerak balio-zerrenda bateko beste balio batzuei eslei diezazkiekezu. Datuak fitxan definitzen da balio-zerrenda. Zerrendaren edukiaren mota atalean, "Balio-zerrenda" aukera hautatu eta sartu balioak dagokion inprimakiko zerrenda-sarrera ikusgaiei esleituko zaien Zerrendaren edukia aukeran. Esleipen zuzena egiteko, balio-zerrendaren ordenak eragina izaten du.

note

HTML dokumentuetan, Orokorra fitxan sartutako zerrenda-sarrera <OPTION> HTML etiketari dagokio; Datuak fitxako Zerrendaren edukia aukeran sartutako zerrenda-sarrera <OPTION VALUE=...> etiketari dagokio.


Emaguzu laguntza!