Taula-kontrolei buruzko aholku bereziak

Taula-kontrol bat defini daiteke erregistroak nahi bezala bistaratzeko. Laburbilduz, datuak datu-baseko inprimaki batean bezala bistaratzeko edo editatzeko, datu-eremuak defini daitezke.

Ondorengo eremuok erabil daitezke taula-kontroletan: testua, data, ordua eta moneta-eremua, zenbakizko eremua, eremu maskaratua, kontrol-laukia eta konbinazio-koadroa. Data/ordu eremu konbinatuetan, bi zutabe sortzen dira automatikoki.

Hautatutako lerro kopurua, hautatutako lerrorik badago, parentesi artean agertuko da erregistro kopuru osoaren ondoren.

Taula-kontrolean zutabeak txertatzeko, egin klik zutabe-tituluetan eta ireki laster-menua. Komando hauek dituzu erabilgarri:

Txertatu zutabea

Datu-eremu bat hautatzeko azpimenu bat irekitzen du eta taula-kontrolean txertatzen du.

Konfiguratu taula-kontrola arrastatuz eta jareginez: Ireki datu-iturburuen arakatzailea eta arrastatu nahi dituzun eremuak datu-iturburuen arakatzailetik taula-kontrolaren zutabe-izenburura. Aurrez konfiguratutako zutabe bat sortu da.

Ordeztu honekin

Taula-kontrolean hautatutako datu-eremua ordeztuko duen datu-eremua hautatzeko azpimenua irekitzen du.

Ezabatu zutabea

Unean hautatutako zutabea ezabatzen du.

Zutabea

Hautatutako zutabearen propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Ezkutatu zutabeak

Hautatutako zutabea ezkutatzen du. Propietateak ez dira aldatzen.

Erakutsi zutabeak

Hautatutako zutabeak berriro ikusteko azpimenua irekitzen du. Zutabe bat erakusteko soilik, egin klik zutabe-izenean. Ezkutatutako lehen 16 zutabeak soilik ikus ditzakezu. Ezkutatutako zutabe gehiago badaude, Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzeko, hautatu Gehiago komandoa.

Gehiago

Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroan, erakutsiko diren zutabeak hautatu daitezke. Eutsi sakatuta edo teklei sarrera bat baino gehiago hautatzeko.

Denak

Zutabe guztiak erakusteko, egin klik Denak botoian.

Taula-kontrolak teklatuaren bidez soilik kontrolatu

Teklatua zure dokumentuko kontrol batetik bestera igarotzeko besterik ez baduzu erabiltzen, desberdintasun bat aurkituko duzu beste kontrol mota batzuekin alderatuta: Tab teklak ez du kurtsorea hurrengo kontrolera mugitzen, baizik eta taula-kontroleko hurrengo zutabera. Sakatu + hurrengo kontrolera mugitzeko, edo sakatu ++ aurreko kontrolera mugitzeko.

Taula-kontroletarako teklatua soilik editatze modu berezian sartzeko:

Inprimaki-dokumentuak diseinu moduan egon behar du.

  1. Sakatu +F6 dokumentua hautatzeko.

  2. Sakatu +F4 lehen kontrola hautatzeko. Taula-kontrola ez bada lehen kontrola, sakatu hura hautatu arte.

  3. Sakatu edizio modura sartzeko. Heldulekuak kontrol-ertza baino urrunago erakusten dira.

  4. Editatze moduan, editatze moduaren laster-menua ireki daiteke +F10 sakatuz.

  5. Zutabeak editatu nahi badituzu, sakatu +zuriune-tekla zutabeak editatzeko moduan sartzeko. Ondoren, zutabeen ordena berrantolatu dezakezu +↑, ↓, ← edo → teklak erabilita. Del teklak uneko zutabea ezabatuko du.

  6. Sakatu Esc editatze modutik irteteko.

Emaguzu laguntza!