Gehitu / Editatu

Elementu berri bat gehitzen du edo hautatutako elementua editatzen du Xforms-en datu-nabigatzailean. Zerrendako elementuak izan daitezke: elementuak, atributuak, bidalketa edo loturak.

LibreOffice aplikazioak elementu berria txertatzen du datu-nabigatzailean hautatuta dagoen elementuaren ondoren. Atributu berria gehitzen zaio unean hautatutako elementuari.

Izena

Sartu elementuaren izena.

Ohar-ikonoa

Atributuaren izenak esklusiboa izan behar du talde berdinean.


Balio lehenetsia

Sartu hautatutako elementu baten balio lehenetsia.

Ezarpenak

Hautatutako elementuaren propietateak zehazten ditu.

Datu mota

Hautatu hautatutako elementuaren datu mota.

Beharrezkoa

Elementua XForm-en sartu behar den zehazten du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du, erabilitako leku-izenak eta XPath adierazpen osoak sartu ahal izateko.

Garrantzitsua

Elementua garrantzitsu gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du, erabilitako leku-izenak eta XPath adierazpen osoak sartu ahal izateko.

Murriztapena

Elementua murriztapen gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du, murriztapen-baldintza zehaztu ahal izateko.

Irakurtzeko soilik

Elementua irakurtzeko soilik gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du, erabilitako leku-izenak eta XPath adierazpen osoak sartu ahal izateko.

Kalkulatu

Elementua kalkulatuta dagoela deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du kalkulua sartu ahal izateko.

Emaguzu laguntza!