Denbora Zigilatzeko Agintaritza

Denbora Zigilatzeko Agintaritzek (TSA) digitalki sinatutako denbora-zigiluak sortzen dituzte (RFC 3161), aukeran, sinatutako PDF baten esportazioan erabili daitezkeenak.

Denbora-zigilu fidagarri bat gehitzen denean sinadura elektroniko bati, datuen osotasuna bermatzen duen zigilu digital bat eta transakzioaren data eta ordu fidagarria ematen da. Denbora-zigilu fidagarria duten dokumentuak jasotzen dituztenek dokumentua digitalki edo elektronikoki noiz sinatu zen egiaztatu dezakete, eta denbora-zigiluak esandako dataren ondoren dokumentua ez dela aldatu ere egiaztatu dezakete.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Segurtasuna - TSAk


Denbora Zigilatzeko Agintaritzen zerrenda

Bistaratu instalatuta dauden TSA erakundeen zerrenda.

Gehitu

'Izena' elkarrizketa-koadroa irekitzen du Denbora Zigilatzeko Agintaritza berri baten URLa sartzeko.

Ezabatu

Zerrendan hautatutako sarrera ezabatzen du. Ezabatzea berehalakoa da eta ez du berresteko elkarrizketa-koadrorik irekitzen.

Emaguzu laguntza!