Sinadura-marra digitalki sinatzea

LibreOffice bidez, dokumentuetako sinadura-marrak modu digitalean sinatu daitezke.

SInadura-marra bat sinatzean, LibreOffice aplikazioak sinatzailearen izenarekin betetzen du marra, ziurtagiri digitalaren jaulkitzailaren informazioa gehitzen du eta, aukeran, sinaduraren data sartzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu sinadura-marraren objektu grafikoaren lastermenua. Aukeratu Sinatu sinadura-marra.


Zure izena

Sartu zure izena dokumentuaren sinatzaile gisa. Zure izena sinaduraren marra horizontalaren gainean txertatuko da.

Ziurtagiria

Egin klik 'Hautatu ziurtagiria' botoian 'Hautatu ziurtagiria' elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor, zure ziurtagiriak zerrendatuta agertuko dira. Hautatu dokumentua sinatzeko erabili nahi duzun ziurtagiria.

note

Ziurtagiri-jaulkitzailearen informazioa sinadura-marraren objektuaren behealdean txertatuko da.


Dokumentuaren sortzailearen argibideak

Area honek dokumentuaren sortzaileak sinadura-marra gehitzean sartutako argibideak bistaratzen ditu.

Gehitu iruzkinak

Sartu sinadurari buruzko iruzkinak. Iruzkin horiek ziurtagiriaren Deskribapena eremuan bistaratuko dira.

note

Sinadura-marra sortu zenean gaituta bazegoen, sinaduraren data sinadura-marraren objektuaren goiko eskuineko aldean txertatuko da.


Sinatutako sinadura-marra

Emaguzu laguntza!