Erabiltzaile-interfazea

Kanpoko PDF ikustailearen erabiltzaile-interfazearen aukerak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa - Erabiltzaile-interfazea fitxa.


PDF esportazioaren erabiltzaile-interfazeko aukeren elkarrizketa-koadroaren irudia

Leiho-aukerak

Ezarri leihoari hasierako orrialdearen tamaina

Hautatu aukera hau hasierako orrialde osoa leihoan erakutsiko duen PDF fitxategi bat sortzeko.

Zentratu leihoa pantailan

Hautatu aukera hau irakurle-leiho batean pantailan zentratutako PDF fitxategi bat sortzeko.

Ireki pantaila osoko moduan

Hautatu aukera hau irakurle-leihoan pantaila osoan gainerako leihoen aurrean erakutsiko den PDF fitxategia sortzeko.

Bistaratu dokumentuaren izenburua

Hautatu aukera hau irakurlearen izenburu-barran dokumentuaren izenburua erakutsiko duen PDF fitxategi bat sortzeko.

Erabiltzaile-interfazearen aukerak

Ezkutatu menu-barra

Hautatu aukera hau irakurlearen menu-barra ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.

Ezkutatu tresna-barra

Hautatu aukera hau irakurlearen tresna-barra ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.

Ezkutatu leiho-kontrolak

Hautatu aukera hau irakurlearen kontrolak ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.

Trantsizioak

Erabili trantsizio-efektuak

Hautatu aukera hau Impresseko diapositiba-trantsizioen efektuak esportatzeko eta baliokideak diren PDFak sortzeko.

Tolestu eskemak

Erakutsi dena

Hautatu hau eskema-maila guztiak laster-marka modura erakusteko irakurleak PDF fitxategia irekitzen duenean.

Mailak ikusgarriak

Hautatu hau laster-markak hautatutako mailaraino erakusteko irakurleak PDF fitxategia irekitzen duenean.

Emaguzu laguntza!