LibreOffice 7.4 laguntza
Zehaztu dokumentuko eskemak eta hiperestekak nola esportatuko diren.
PDF fitxategietako laster-markak (helburuak edo erreferentziak) laukizuzen formako area gisa definitu daitezke. Horren gain, izendun objektuen laster-markak izenaren arabera definitu daitezke. Gaitu kontrol-laukia dokumentuko objektuen izenak baliozko laster-marken helburu gisa esportatzeko. Horrela, objektu horiek izenaren arabera estekatu daitezke beste dokumentu batzuekin.
Gaitu kontrol-lauki hau beste ODF fitxategi batzuei erreferentzia egiten dieten URLak izen bereko PDF fitxategi bihurtzeko. Erreferentziatutako URLetan, .odt, .odp, .ods, .odg eta .odm luzapenak .pdf luzapen bihurtzen dira.
Gaitu kontrol-lauki hau beste dokumentu batzuekin estekatzen dituzten URLak fitxategi-sistemako URL erlatibo gisa esportatzeko. Ikus "hiperesteka erlatiboak" laguntzan.
Zehaztu nola maneiatuko diren PDF fitxategiak beste fitxategi batzuekin estekatzeko dituen hiperestekak.
PDF dokumentutik beste dokumentu batzuk lotzen dituzten estekak zure sistema eragilean zehaztuta dagoen moduan maneiatuko dira.
Dokumentuen arteko estekak irekitzeko, dokumentua erakusten ari den PDF irakurlea erabiliko da. PDF irakurleak gai izan behar du hiperestekan ageri den fitxategi mota zehatza maneiatzeko.
Dokumentuen arteko estekak Interneteko nabigatzailearekin irekiko dira. Interneteko nabigatzaileak hiperestekan zehaztu den fitxategi mota maneiatzeko gai izan behar du.