Hasierako bista

PDF fitxategiak kanpoko PDF ikustailean izango duen hasierako ikuspegiaren aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa - Hasierako ikuspegia fitxa.


PDF esportazioaren bistaratze-aukeren elkarrizketa-koadroaren irudia

Panelak

Orrialdea soilik

Hautatu hau orrialde-edukiak soilik erakusten dituen PDF fitxategia sortzeko.

Eskemak eta orrialdea

Hautatu hau laster-marken paleta bat eta orrialde-edukiak erakusten dituen PDF fitxategia sortzea.

Koadro txikiak eta orrialdea

Hautatu hau koadro txikien paleta eta orrialde-edukiak erakusten dituen PDF fitxategia sortzeko.

Ireki orrialdean

Hautatu hau irakurleak emandako orrialdea erakutsi dezan PDF fitxategia irekitzen duenean.

Handitzea

Lehenetsia

Hautatu hau orrialde-edukiak zoom egin gabe erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Irakurlea zoom-faktore lehenetsi bat erabiltzeko konfiguratuta badago, orrialdea zoom-faktore horrekin erakutsiko da.

Doitu leihora

Hautatu hau orrialdea irakurlearen leihora doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.

Doitu zabalerara

Hautatu hau orrialdea irakurlearen leihoaren zabalerara doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.

Doitu ikusgaira

Hautatu hau orrialdeko testua eta grafikoak irakurlearen leihoaren zabalerara doituta erakutsiko duen PDF fitxategia sortzeko.

Zoom-faktorea

Hautatu PDF fitxategia irekiko denean dokumentuak izango duen zoom-faktorea.

Orrialde-diseinua

Lehenetsia

Hautatu hau orrialdek irakurlearen diseinu-ezarpenaren arabera erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko.

Orrialde bakarra

Hautatu hau bakoitzean orrialde bat erakusten duen PDF fitxategi bat sortzeko.

Jarraia

Hautatu hau orrialdeak zutabe bertikal jarraian erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko.

Aurrez aurre jarraian

Hautatu hau orrialdeak aurrez aurre zutabe jarraian erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Bi orrialde baino gehiago badaude, lehen orrialdea eskuinaldean erakutsiko da.

Lehen orrialdea ezkerra da

Select to generate a PDF file that shows pages side by side in a continuous column. For more than two pages, the first page is displayed on the left. You must enable support for complex text layout on Languages and Locales - General in the Options dialog box.

Emaguzu laguntza!