LibreOffice 7.1 laguntza
Dokumentua PDF fitxategi batera esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu. Orrialde-barrutia, irudiak, ur-marka, inprimakiak eta beste parametro batzuk.
PDF fitxategian dauden orrien esportazio-aukerak ezartzen ditu.
Definitutako inprimatze-barruti guztiak esportatzen ditu. Inprimatze-barrutirik ez badago definiturik, dokumentu osoa esportatzen du.
Koadroan idazten diren orrialdeak esportatzen ditu.
Orrialdeen barruti bat esportatzeko, erabili 3-6 formatua. Orrialde bakarrak esportatzeko, erabili 7;9;11 formatua. Nahi bada, orrialde-barrutien eta orrialde bakarren konbinazio bat esportatu daiteke, 3-6;8;10;12 formatua erabilita.
Uneko hautapena esportatzen du.
Ireki esportatutako dokumentua sistemaren PDF ikustaile lehenetsian.
Dokumentuko irudietarako PDF esportazio-aukerak ezartzen ditu.
Galerarik gabeko konpresioa hautatzen du irudietarako. Pixel guztiak mantenduko dira.
Hautatu JPEG konpresio-maila bat. Kalitate altuko mailan, ia pixel guztiak gordeko dira. Kalitate baxuko mailak zenbait pixel galduko dira eta akatsak sortuko dira, baina fitxategien tamainak txikiagoak izango dira.
Sartu JPEG konpresioaren kalitate-maila.
Hautatu irudiak hazbeteko birlagintzeko edo tamainaz aldatzeko hazbeteko pixel gutxiago izan ditzan.
Hautatu irudien helburuko bereizmena.
Kapsulatutako aurrebistak dituzten EPS irudiak aurrebista modura soilik esportatzen dira. Kapsulatutako aurrebistak ez dituzten EPS irudiak leku-marka hutsi modura esportatzen dira.
Gehitu testu motako ur-marka bertikal berde argi bat orrialdearen atzeko planoari. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuaren parte.
Markatu lauki hau ur-markadun sinadura gaitzeko.
Txertatu ur-markadun sinaduraren testua.
Ezin da doitu ur-markaren kokalekua, orientazioa eta tamaina. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuan biltegiratzen.
PDF esportazio-aukera orokorrak ezartzen ditu.
Ezarpen honi esker, dokumentua .pdf fitxategi gisa esportatzen da bi fitxategi-formatu dituela: PDF eta ODF. PDF ikustaileetan .pdf fitxategi normal gisa ikusiko da, eta aldi berean, LibreOffice bidez editatu ahal izango da.
Converts to the PDF/A-1b, PDF/A-2b, or PDF/A-3b format. All fonts used in the source document are embedded in the generated PDF file, and PDF tags are written. The primary purpose is to create an electronic document whose appearance is device and application independent, making it suitable for long term preservation.
PDF/A-2b is recommended for most users, because it allows for layers and transparency with shapes and images. It also compresses better (JPEG 2000) than PDF/A-1b, usually producing smaller files. PDF/A-3b is identical to PDF/A-2b, but also accepts embedding of other file formats.
Hautatu PDF etiketak idaztea. Horrek fitxategiaren tamaina asko handitu dezake.
Etiketadun PDFek dokumentu-edukien egiturari buruzko informazioa du. Hori lagungarria da dokumentua pantaila desberdineko gailuetan bistaratzen denean eta pantaila irakurtzen duen softwarea erabiltzen denean.
Aukeratu PDF inprimaki bat sortzea. PDF dokumentuaren erabiltzaileak inprimakia bete eta inprimatu ahal izango du.
Hautatu PDF fitxategitik inprimakiak bidaltzeko erabiliko den formatua.
Hautatu bidaltzailetik jasoko den datuen formatua: FDF (Forms Data Format), PDF, HTML edo XML.
Ezarpen honek dokumentuan kontrolerako ezartzen den URL propietatea gainidazten du.
Sortutako PDF fitxategian, eremu anitzetan izen bera erabiltzea ahalbidetzen du. Desgaitzen bada, izen unibokoak erabiliko dira eremu-izenak esportatzeko.
Sets options for diverse features such as bookmarks, comments, page layout.
Select to export bookmarks of Writer documents as PDF bookmarks. Bookmarks are created for all outline paragraphs ( ) and for all table of contents entries for which you did assign hyperlinks in the source document.
Only paragraphs with Outline level 1 - 10 will be exported. The name of the Paragraph Style is irrelevant. For example, the default version of Paragraph Style Title is not exported when its Outline level is Text Body. To see a paragraph’s Outline level, choose - Outline & Numbering tab.
Esportatu leku-marken eremuen ikusizko markak soilik. Esportatutako leku-marka ez da erabilgarria izango.
Hautatu Writer eta Calc dokumentuetako iruzkinak PDF oharpen gisa esportatzea.
Writer dokumentuetako iruzkinak LibreOffice aplikazioan erakusten diren itxurarekin esportatzeko, aukeratu eta hautatu Marjinetan aukera Iruzkinak arean. Esportatutako orrialdeak eskalatu egingo dira eta iruzkinak marjinetan kokatuko dira.
Esportatu oharren bista ere esportatutako PDF aurkezpen-dokumentuaren amaieran.
Oharren bista soilik esportatzen du.
Esportatu orri bat orrialdeko.
Aktibatuta badago, automatikoki txertatutako orrialde zuriak PDF fitxategira esportatuko dira. PDFa bi aldeetatik inprimatu nahi bada erabiltzen da aukera hori, adibidez liburu batean kapituluen paragrafo-estilo bat ezarri bada beti orrialde bakoiti batean hasi dadin. Aurreko kapitulua orrialde bakoitian amaitzen bada, LibreOffice aplikazioak zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatuko du. Aukera honek kontrolatzen du orrialde bikoiti hori esportatuko den ala ez.
Aukera honek kontrolatzen du PDF irudiak nola esportatuko diren berriro PDFra. Aukera desgaituta badago, PDF datuen lehen orria irteeran sartuko da. PDF esportazioak erabilitako irudiak, letra-tipoak eta beste baliabide batzuk batzen ditu esportazioan. Eragiketa hori konplexua da, baina emaitza ikustaile askotan bistaratu daiteke. Aukera gaituta dagoenean, erreferentziako XObject objektuaren markaketa erabiltzen da: eragiketa sinplea da, baina ikustaileek markaketa hori onartu behar dute irudi bektorialak erakusteko. Bestela, ordezko bit-mapa bat erakutsiko da.