LibreOffice 24.8 laguntza
Fitxa honek sinadura digitala duten PDFak esportatzeko aukerak ditu.
Sinadura digitalek ziurtatzen dute PDFa benetan jatorrizko egileak (zuk zeuk) sortu zuela, eta dokumentua ez dela aldatu sinatua izan zenetik.
Sinatutako PDFaren esportazioak gako-biltegiaren kokaleku lehenetsian edo txartel adimendunean biltegiratutako gakoak eta X.509 ziurtagiriak erabiltzen ditu.
Erabiliko den gako-biltegia hautatzeko, erabili LibreOffice - Hobespenak Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Segurtasuna- Ziurtagiriaren bide-izena.
Txartel adimendun bat erabili nahi bada, konfiguratuta egon behar du zure gako-biltegirako. Hori normalean txartel adimendunaren softwarea instalatzean egiten da.
PDF esportazio hau sinatzeko erabiliko den ziurtagiria hautatzea ahalbidetzen du.
Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Hautatutako gako-biltegian dauden ziurtagiri guztiak bistaratuko dira. Gako-biltegia pasahitzarekin babestuta badago, pasahitz hori eskatuko da. PIN batekin babestuta dagoen txartel adimenduna erabiltzen bada, hori ere eskatuko da.
Hautatu esportatutako PDFari sinadura digitala eransteko erabiliko den ziurtagiria, hari dagokion lerroan klik eginda, eta ondoren sakatu Ados.
Sinadura digitalak fitxako beste eremuak atzitzeko, lehenengo ziurtagiri bat hautatu behar da.
Sartu hautatutako ziurtagiriari lotutako gako pribatua babesteko erabili den pasahitza. Gehienetan gako-biltegiaren pasahitz bera da.
Gako-biltegiaren pasahitza dagoeneko Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroan sartu bada, gako-biltegia beharbada desblokeatuta dago eta ez du pasahitza berriro behar. Hala ere, segurtasunari eusteko, sartu pasahitza berriro.
Txartel adimenduna erabiltzean, sartu PINa hemen. Zenbait txartel adimendunen softwareak PINa berriro sartzea eskatzen du sinatu baino lehen. Apur bat gogaikarria da, baina horrela dabiltza txartel adimendunak.
Hiru eremu horietan PDFari aplikatuko zaion sinadura digitalari buruzko informazio gehigarria sartu daiteke (non, nork eta zergatik sortu zuen). Informazio hori PDF eremu egokietan kapsulatuko da eta PDFa ikusten duen edonorentzat egongo da ikusgai. Eremu horiek hutsik utzi daitezke.
PDFa sinatzeko prozesuan, TSA erabiliko da sinadura digitala duen denbora-zigilu bat eskuratzeko eta zigilu hori sinaduran kapsulatuko da. (RFC 3161) denbora-zigilua erabilita, PDFa bistaratzen duen edonork egiaztatu ahal izango du dokumentua noiz sinatu zen.
Ez bada TSA URLrik hautatu (lehenetsia), sinadurak ez du denbora-zigilurik izango, baina ordenagailuaren uneko ordua erabiliko du.