LibreOffice 24.8 laguntza
Esportatu uneko fitxategia EPUB formatura.
EPUB liburu elektronikoetarako fitxategien estandar bat da, .epub luzapena darabilena. Fitxategi horiek telefono adimentsuetan, tabletetan, ordenagailuetan edo irakurgailu elektronikoetan deskargatu eta irakurri daitezke.
Emaitza gisa sortuko den EPUB fitxategiaren bertsioa ezartzen du.
Hautatu EPUBaren hurrengo sekzioak izango duen hasiera mota.
Goiburukoa: Hurrengo sekzioak goiburukoetan hasten ditu, dokumentu-diseinuaren zenbakitzearen arabera.
Orrialde-jauzia: Sekzio berriak orrialde-jauzietan hasten ditu.
Diseinu moldakorreko edo finkoko EPUB bat sortuko den zehazten du.
Moldakorra: Edukia egokitu edo moldatu egiten da pantailaren arabera eta erabiltzailearen beharrekin bat etortzeko. Horrek esan nahi du orrialde-estiloaren informazioa (adibidez orrialde-tamaina edo goiburukoaren/orri-oinaren edukia) ez dela esportatuko.
Finkoa: Kontrol handiagoa ematen du aurkezpenaren gainean, EPUB moldakor bat edukirako egokia ez denean.
Sartu azalaren irudi pertsonalizatuaren fitxategiaren bide-izen osoa. Sarrera hutsik badago, esportatzaileak multimedia-direktoriotik (ikus behean) hartuko du azaleko irudia, izena honakoetako bat denean: cover.gif, cover.jpg, cover.png edo cover.svg.
Azaleko irudi pertsonalizatua EPUB fitxategian kapsulatuko da.
Sartu EPUB fitxategirako multimedia-direktorio pertsonalizatua. Multimedia-direktorioak azalerako irudi bat izan dezake, goian ikusten den bezala, metadatu pertsonalizatuak eta irudi-estekak.
Modu lehenetsian, esportatzaileak dokumentuaren fitxategi-izen bera duen eta dokumentua toki berean dagoen karpeta batean bilatzen ditu multimedia eta metadatu pertsonalizatuak. Esaterako, dokumentu-izena Niretestua.odt bada, azala eta metadatuak bilatzeko karpeta lehenetsia uneko direktorioan egongo den Niretestua izango da.
Metadatu pertsonalizatuetarako, jatorrizko fitxategiak duen izen bera baina ".xmp" luzapena duen fitxategi bat eman behar da. Hornitutako metadatu horiek dokumentuaren barneko metadatuak gainidatziko ditu. Goiko adibidean, metadatu pertsonalizatuek Niretestua direktorioan egon beharko lukete, Niretestua.xmp izenarekin.
Irudiak edo testua estekatzeko esteka erlatiboak sortzen badira eta irudi horiek multimedia-direktorioan badaude, multimedia horiek erabilgarri egongo dira EPUB esportazioaren emaitzan, laster-leiho gisa.
Sartu dokumentuaren metadatu lehenetsiak gainidatziko dituzten metadatu pertsonalizatuak. Testu-eremu horiek hutsik utzi daitezke.
Sartu argitalpenaren identifikatzaile bakarra.
Sartu argitalpenaren izenburua.
Sartu argitalpenaren egilea.
Argitalpenaren hizkuntza (ikus RFC4646 eta ISO 639 balio posibleak ezagutzeko).
Argitalpena aldatu den azken data. Propietate horren balioak XML eskemaren dateTime espezifikazioa bete behar du, honako forman: CCYY-MM-DDThh:mm:ssZ. Balio lehenetsia esportazio-koadroa ireki deneko data eta ordua dira.